Dune du Pilat

( Pilat duna )

Pilat duna, Pilateko duna, edo Pylako duna, (frantsesez: Dune du Pilat edo Grande Dune du Pilat) kostan dagoen hareazko formazio handi bat da, akitaniar itsasertzean, Bizkaiko golkoan, Arcachongo badiaren sarreran.

Dunaren geomorfologia eta kokapena eboluzio eta mugimendu iraunkor batean daude bere hasieratik. 60 milioi m³ harea ditu gutxi gorabehera, 87 hektareatan banatuta, kostako 2,7 km hartzen dituena, baita oihaneko 500 m ere, Gaskoiniako Landetako parke naturalarena dena. Urtero oihaneko 3-4 m hartzen ditu. Epeka-epeka barnealderaino doa, etxeak, errepideak eta Atlantikoko Harresiaren zati batzuk estaliz. Pilat bere izenak gaskoiko jatorria du: Pilhar euskaraz "meta" esan nahi du.

Duna hau Europako dunarik altuena da gertatu berri den fenomeno bati esker: hondar-banku ozeaniko ikaragarri baten XVIII. mendeko kolapsoa, bare itsasertzean kokatuta. Hondar-banku honek material sed...Irakurri gehiago

Pilat duna, Pilateko duna, edo Pylako duna, (frantsesez: Dune du Pilat edo Grande Dune du Pilat) kostan dagoen hareazko formazio handi bat da, akitaniar itsasertzean, Bizkaiko golkoan, Arcachongo badiaren sarreran.

Dunaren geomorfologia eta kokapena eboluzio eta mugimendu iraunkor batean daude bere hasieratik. 60 milioi m³ harea ditu gutxi gorabehera, 87 hektareatan banatuta, kostako 2,7 km hartzen dituena, baita oihaneko 500 m ere, Gaskoiniako Landetako parke naturalarena dena. Urtero oihaneko 3-4 m hartzen ditu. Epeka-epeka barnealderaino doa, etxeak, errepideak eta Atlantikoko Harresiaren zati batzuk estaliz. Pilat bere izenak gaskoiko jatorria du: Pilhar euskaraz "meta" esan nahi du.

Duna hau Europako dunarik altuena da gertatu berri den fenomeno bati esker: hondar-banku ozeaniko ikaragarri baten XVIII. mendeko kolapsoa, bare itsasertzean kokatuta. Hondar-banku honek material sedimentarioaz hornitu zen. Ondoren naturari esker eramanda eta pilatuta. Honen ondorioz, duna honek 35 m izatetik (XIX. medearen hasieran) 80- 100 m izatera pasatu du, 1980an egindako ikerketak dionez.

Pilat-eko dunak eta bere inguruak, balore ikaragarriko ekosistematzat hartzen dena, Estatu frantsesak babestu du 1943tik aurrera. Urtero 1milioi - 1,5 milioi bisitari dituzte.

2009ko Klaus ekaitzak 175 km/h-ko haize-boladak izan zituen dunan eta bere tontorra kaltetu zuen.

Photographies by:
Saqib Sidiqi - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
1101
Statistics: Rank
103978

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
293657481Click/tap this sequence: 8258

Google street view

Where can you sleep near Pilat duna ?

Booking.com
487.394 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 20 visits today.