Patagonia

Patagonia Hego Amerikako eskualde zabala da, Argentina eta Txileko hegoaldean dagoena. 1.060.631 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2017an 2,7 milioi biztanle inguru zituen. Neuquén da hiri nagusia (345.097 biztanle).

Historia
 
Eskuen leizea, Santa Cruz, Argentina, K. a. 7300. urteko labar pinturak

Espainiarrak iritsi baino lehen tehueltxe eta gemake indiar herriak bizi ziren. Fernando Magallaes 1520an heldu zen Patagoniako kostaldera. XVI. mendean ahalegin bat baino gehiago egin zen Patagonia konkistatzeko, baina guztiek huts egin zuten. XVII. mendean jesuitak sartu ziren, lurralde hura kristatutzera; baina 1767an Jesusen Lagundia Espainiatik kanpo egotzi baitzuten, Patagonian haiek eraiki zituzten egiturak ere galdu ziren.

XVIII. mendearen bukaeran Karlos III.ak kolonoak bidali zituen, eta lehen herriak eraiki ziren. Mende hartan bertan balea arrantzak garrantzi handia hartu zuen eta lantegiak eraiki ziren balearen gaiak lantzeko. Nolanahi ere, Patagonia ez zen guztiz kolonizatu 1879. urtea arte; urte hartan Argentinako Gerrako ministroak, Julio Argentino Rocak bertako indiar ibiltariak menderatu eta suntsitu egin baitzituen. Handik aurrera, ekialdeko Patagonia Argentinako lurraldea izan zen eta kolono berriak, horien artean galestar asko, sartu ziren.

Photographies by:
Statistics: Position
1497
Statistics: Rank
181738

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
831972564Click/tap this sequence: 6861
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Patagonia ?

Booking.com
8.719.575 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 5.713 visits today.