Argentina
Context of Argentina
Argentina, ofizialki Argentinako Errepublika (gaztelaniaz: República Argentina), Hego Amerikako estatu federala da, Amerikako Hego Konoaren hego-ekialdean, Andeak eta Ozeano Atlantikoaren artean, dagoena. 2.780.400 kilometro koadroko eremua du eta 2010ean 40.117.096 biztanle zituen. Buenos Aires du hiriburu eta hiri nagusi.
Azalerari dagokionez, estatu hispanofonorik handiena, Latinoamerikako bigarrena eta munduko zortzigarrena da. Halaber, Latinoamerikako hirugarren ekonomiarik handiena du. Nazio Batuen Erakundea, Mercosur eta Merkataritzaren Mundu Erakundearen kide sortzaileen artean dago. Hizkuntza ofiziala gaztelania da (bertako hizkuntza indigena batzuk ere hitz egiten dira).
1816an Espainiar Inperiotik askatu eta independentzia eskuratu zuenetik, kontserbadoreen eta liberalen arteko eta aginpide militar eta zibilen arteko barne gatazka gogorrak bizi izan ditu. Aberastasun natural eta bali...Irakurri gehiago
Argentina, ofizialki Argentinako Errepublika (gaztelaniaz: República Argentina), Hego Amerikako estatu federala da, Amerikako Hego Konoaren hego-ekialdean, Andeak eta Ozeano Atlantikoaren artean, dagoena. 2.780.400 kilometro koadroko eremua du eta 2010ean 40.117.096 biztanle zituen. Buenos Aires du hiriburu eta hiri nagusi.
Azalerari dagokionez, estatu hispanofonorik handiena, Latinoamerikako bigarrena eta munduko zortzigarrena da. Halaber, Latinoamerikako hirugarren ekonomiarik handiena du. Nazio Batuen Erakundea, Mercosur eta Merkataritzaren Mundu Erakundearen kide sortzaileen artean dago. Hizkuntza ofiziala gaztelania da (bertako hizkuntza indigena batzuk ere hitz egiten dira).
1816an Espainiar Inperiotik askatu eta independentzia eskuratu zuenetik, kontserbadoreen eta liberalen arteko eta aginpide militar eta zibilen arteko barne gatazka gogorrak bizi izan ditu. Aberastasun natural eta baliabide ugariko herrialdea denez, eta atzerriko inbertsio handiak jaso izanari esker, nekazaritza modernoa eta industria askotarikoa dauzka. Bigarren Mundu Gerraz gero militarren diktadurapean egon zen, harik eta 1983an hauteskunde demokratikoak egin ziren arte.
More about Argentina
- Currency Peso argentinar (1983-1985)
- Native name Argentina
- Calling code +54
- Internet domain .ar
- Mains voltage 220V/50Hz
- Democracy index 6.95
- Population 47327407
- Area 2780400
- Driving side right