Ολυμπία

( Olinpia )

Olinpia (grezieraz Ολυμπία) Antzinako Greziako Elis barrutian zegoen santutegi bat izan zen. Kronio mendiaren oinean eta Alfeo ibaiaren ertzean kokatzen zen. Bere ospea antzinaroan bertan Olinpiar Jokoak ospatzeari zor dio.

Bestalde, Olinpia greziar munduko erlijio gune garrantzitsua izan zen, hirian santutegiaz gain Munduko Zazpi Mirarietako bat zen Zeusen Olinpiako estatua ere kokatu baitzen.

Historia

Olinpiako lehen aztarna arkeologikoak K.a. laugarren milurtekoko zeramika zatiak dira, neolitoaren amaieran. Brontze Aroaren kokalekuen aztarnak aurkitu dira, horien artean, Pelopioren beheko geruzetan aurkitutako hilobi bat. Ziur asko, toki honetan, jada bazegoen santutegi bat, Mizenasko aldiaren amaieran, K.a. X-XI. mendeetan sortzen hasi zen arren. Eta tokian aurkitutako Zeus irudikatzen duten lehen estatuak, aro geometrikokoak dira.[1]

Garai klasikoan, Zeusen tenplua eraiki zen, Zeusen urre eta bolizko estatu erraldoi bat, Fidiasek egina, Munduko Zazpi Mirarietako bat zena. Zeusen tenplutik gertu, indusketa arkeologikoek, Fidiasen tailerra aurkitu dute, eskultorearen tresna ugarirekin.[2]

K.a. 342tik Alexandro Handiaren protektoratua izan zen, Olinpia erabili zuen erbesteratuei buruzko bere Erabakia iragartzeko.

Erromatar dominazioan, Olinpia aberastu egin zen, bereziki perimetro sakratua, Altisa, non Neronek jauregi bat eraikitzea agindu zuen. Adriano hil ondoren hiria gainbeheran sartu zen eta azken jokoak 393an ospatu ziren. Barbaroen inbasioek santutegia suntsitu zuten. Handik gutxira herrixka txiki bat sortu zen, Fidiasen tailerra basilika peleokristau bihurtu zen bitartean. Hala ere, 522 eta 521n gertatutako bi lurrikarak, tokia suntsitu eta uztea eragin zuten, Alfeo eta Kladeo ibaietako harrabotsek eta Kronio mendiko lur-irristatzeek estali zutena.

Olinpiar Jokoak
Sakontzeko, irakurri: «Antzinaroko Olinpiar Jokoak»

Olinpia, antzinatik ospetsua izan zen, lau urtean behin ospatzen ziren Olinpiar Jokoen egoitza izan zelako, eta Delfosen ospatzen ziren Pitiar Jokoen pareko garrantzi zute. Lehenbizikoak Olinpiar Jokoak K.a. 776.[3]urtean ospatu ziren, azkenekoak aldiz 394. urtean, Teodosio I.a Handiaren ustez antzinako paganismoarekin lotura zutelakoan debekatu egin zituenean. Denera, aro hartan 1.169 urtez ospatu ziren.[4]

Ondoren

Barbaroen Inbasioek hiria arpilatu zituzten, ondorioz herrixka gisa biziraun zuen. Azkenean bertako biztanleek herrixka hustu eta Alfeo ibaiko alubioiek lurperatu zuten arte.

1829. urtean frantziar espedizio batek toki honetan indusketak hasi zituen, XIX. mendearen amaieran alemaniar espedizioak betebehar horretan jarraitu zuen, azken hauek Praxiteles eskultoreak eginiko Hermes jainkoaren estatua topatu zutelarik. XX. mendearen erdialdera estadioa lurpetik atera zuten.

«Υπουργείο Πολιτισμού και Αθλητισμού | Ολυμπία» odysseus.culture.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-28). (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2020-04-29). www.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20). (Gaztelaniaz) Olimpia, OlimpiaCiudad de GreciaMapas de OlimpiaEntidadCiudad • País Grecia • FundaciónSiglo X. Imagenes de. «Olimpia - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
Photographies by:
Statistics: Position
540
Statistics: Rank
170604

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
965124387Click/tap this sequence: 6727

Google street view

Where can you sleep near Olinpia ?

Booking.com
489.299 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 126 visits today.