Historia
Mitologiak dio Apolok eraiki zuela hiria. Orakulu bat eraikitzekotan zegoela, Krisara heldu zen eta Parnaso mendiaren ingurunabarrak gustatu zitzaizkion. Baina lekua sugez beterik zegoen eta nagusia pitoia zen. Apolok sugetzarra hil zuen eta kretaziar batzuk erakarri zituen bere apaizak izateko.
Delfosko Apoloren santutegiaren berreraikuntzaren maketa. (Fócida, Grezia)
Delfosen okupazioa Neolitikoan hasi zen eta Aro Mizenikoan (K.a. 1600-1100) finkatu. Hiriaren urrezko aroa K.a. VI. mendea, Anfiktoniaren menpean, zen.
Orakulua erabiltzeko azken enperadorea Juliano Apostata erromatarra zen, baina K.a. 385an Teodosio I.a Handiak orakulua debekatu zuen.
Gehitu iruzkin berria