Óbidos

Óbidos Portugalgo Leiria barrutian dagoen kontzejua da. 2011ko erroldaren arabera udalerriak 11.772 biztanle ditu, baina herrian bertan 3.100 pertsona inguru bizi dira.

Historia

Paleolito Aroko aztarnak ere aurkitu izan dira bertan. Zeltiar leinuek asentamendu bat eraiki zuten bertan eta feniziarrekin merkatal harremanak izan zituzten. Dena dela Erromatarrek sortu zuten Eburobrittium asentamendua da aintzinako asentamendu aipagarriena. Civitas kategoria zeukan eta garai hartako forua, bainuak eta beste zenbait egitura aurkitu dira.

V mendean, bisigodoen etorrerarekin Eburobrittium bertan behera utzia izan zen eta herri berria eraiki zen muinoaren gainean, toki babestuagoa baitzen. 713an mairuek eskuratu zuten eta gotorleku bat eraiki zuten. Mozarabe kristauen komunitate bat bizi izan zen bertan.

1148 urtean Afonso Henriquesek konkistatu zuen eta honekin Estremadura probintzia erabat eskuratu zuen Portugalgo erresumak. 1195ean hiri foruak jaso zituen eta 1210an Urraca erreginari eman zitzaizkion lurrak eta XVI mendera arte Vila das Rainhas ("Erreginen herria") titulua jaso zuen. XIII mendean gotorlekua berriztu egin zen eta dorretxea eraiki zen. Óbidos garrantzia hartzen hasi zen etahonen adierazgarri 1441ean Alfontso V.a Portugalgoa bertan ezkondu izana.

Photographies by:
Statistics: Position
7775
Statistics: Rank
36756

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
682743591Click/tap this sequence: 9614
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Óbidos ?

Booking.com
8.723.042 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 9.180 visits today.