Las Médulas Espainiako Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoko Bierzo eskualdean dagoen ingurune babestua da. Erromatarren garaiko urre-meategien hondarrak daude bertan, zonalde hori Tarraco probintzia erromatarren zegoenean. 1997 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Erromatarrek nahita eragindako higadurek 100 eta 170 metroko lodierako urrezko jalkinak eragin zituen. Jalkin horiek aurretiaz erromatarren aurreko herriek ustiatu zituzten batearen teknika landugabearen bidez, baina erromatarrek teknika hobetu zuten.

Ustiatzeko erromatarrek erabiltzen zuten "ruina montium" delako teknikaren bidez (mendiak eraistea), jalkin horietan galeria-sarea induskatzen zen; ondoren, urez bete, eta eraitsi egiten ziren. Eraitsitako lurrak, uraren indarrez, garbitzeko kanal batera iristen ziren, eta han bateen teknikaren bidez ateratzen zituzten urre-aleak.

Las Medulaseko urrea 250 urteetan zehar ustiatu zuten; guztira 500 milioi metro kubiko lur mugitu zituz...Irakurri gehiago

Las Médulas Espainiako Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoko Bierzo eskualdean dagoen ingurune babestua da. Erromatarren garaiko urre-meategien hondarrak daude bertan, zonalde hori Tarraco probintzia erromatarren zegoenean. 1997 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Erromatarrek nahita eragindako higadurek 100 eta 170 metroko lodierako urrezko jalkinak eragin zituen. Jalkin horiek aurretiaz erromatarren aurreko herriek ustiatu zituzten batearen teknika landugabearen bidez, baina erromatarrek teknika hobetu zuten.

Ustiatzeko erromatarrek erabiltzen zuten "ruina montium" delako teknikaren bidez (mendiak eraistea), jalkin horietan galeria-sarea induskatzen zen; ondoren, urez bete, eta eraitsi egiten ziren. Eraitsitako lurrak, uraren indarrez, garbitzeko kanal batera iristen ziren, eta han bateen teknikaren bidez ateratzen zituzten urre-aleak.

Las Medulaseko urrea 250 urteetan zehar ustiatu zuten; guztira 500 milioi metro kubiko lur mugitu zituzten.

Ustategian, egunero 20.000-60.000 pertsona aritzen ziren lanean, eta batez beste 24 kg urre lortzen zen egunean. Egun bateko ekoizpenarekin, garai hartan, Ponpeian, honako hauek eros zitezkeenː 667.500 kg gari; 101.000 kg. olio, 600 mando edo 20.500 tunika.

Photographies by:
Rafael Ibáñez Fernández - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
597
Statistics: Rank
161680

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
392815764Click/tap this sequence: 2941

Google street view

Where can you sleep near Las Médulas ?

Booking.com
489.963 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 12 visits today.