Muralla romana de Lugo

( Lugoko erromatar harresiak )

Lugoko erromatar harresiak Galiziako Lugo hiriburuaren gune historikoa inguratzen du. K. a 13. urtean Paulo Fabio Maximok Augusto enperadorearen izenean Lucus Augusti antzinako erromatar hiria sortu zuen. Sorrera horren helburua Erromatar Inperioak Iberiar penintsularen ipar-ekialdea bereganatzea zen, hiri berri hau harresiz hornitu zuten eta ordutik aurrera aldaketa gutxirekin gaur egun arte iraun du.

Harresiak 2 km-ko luzera du, gune historikoa eta gaur egungo galiziar hiriaren arteko muga marrazten duelarik. Hiriaren bilakaera eta hazkuntzarako oztopo izatetik, hiri egituran integratua dagoen eta aberastasun turistikoaren iturribide den monumentu izatera igaro da.

Banaketa eta defentsa gisara eraikia, antzinako Lucus hiria eta bere inguruan garatu den hiriaren arteko elementu integratzailean bihurtu da. Bere hamar ateek hiri baten zati bat bestearekin lotzeko funtzioa dute. Adarve beste kale batean bilakatu da, bertakoek eta kanpotar bisi...Irakurri gehiago

Lugoko erromatar harresiak Galiziako Lugo hiriburuaren gune historikoa inguratzen du. K. a 13. urtean Paulo Fabio Maximok Augusto enperadorearen izenean Lucus Augusti antzinako erromatar hiria sortu zuen. Sorrera horren helburua Erromatar Inperioak Iberiar penintsularen ipar-ekialdea bereganatzea zen, hiri berri hau harresiz hornitu zuten eta ordutik aurrera aldaketa gutxirekin gaur egun arte iraun du.

Harresiak 2 km-ko luzera du, gune historikoa eta gaur egungo galiziar hiriaren arteko muga marrazten duelarik. Hiriaren bilakaera eta hazkuntzarako oztopo izatetik, hiri egituran integratua dagoen eta aberastasun turistikoaren iturribide den monumentu izatera igaro da.

Banaketa eta defentsa gisara eraikia, antzinako Lucus hiria eta bere inguruan garatu den hiriaren arteko elementu integratzailean bihurtu da. Bere hamar ateek hiri baten zati bat bestearekin lotzeko funtzioa dute. Adarve beste kale batean bilakatu da, bertakoek eta kanpotar bisitariek zeharkatzen dutelarik.

2000. urtean Unescok Lugoko erromatar harresia Gizateriaren Ondare izendatu zuen eta 2007ko urriaren 6etik aurrera Txinako Harresi Handiarekin senideturik dago.

Photographies by:
Matthias Bethke - CC BY-SA 4.0
Jose Luis Cernadas Iglesias - CC BY 2.0
Statistics: Position
611
Statistics: Rank
161680

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
573249681Click/tap this sequence: 5345

Google street view

Where can you sleep near Lugoko erromatar harresiak ?

Booking.com
489.446 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 84 visits today.