Ladonia (mikronazioa)

Ladonia (suedieraz: 'Ladonien') bere buruaz aldarrikatutako Errege Errepublika da. Aldarrikapena 1996an eman zen eta gatazka artistiko baten ondorioa izan zen. Lars Vilks eskultore suediarrak Suediako hegoaldean dagoen Kullabergeko Natura Erreserban eskultura erraldoi batzuk egin zituen. Suediako Gobernuak kendu nahi zituen eta bere obrak babesteko, Vilksek mikronazioaren aldarrikapen sinbolikoa burutu zuen.

Historia

1980an, Lars Vilks artistak bi eskultura eraiki zituen: Nimis ("gehiegi" euskaraz) eta Arx ("gotorlekua" euskaraz). Nimis zur-zatiez egindako 75 tonako egitura da. Arx, aldiz, harrizkoa da. Biak Kullaberg-en, natura erreserba baten barruan egin zituen, Eskaniako probintziaren ipar-mendebaldean. Eskulturak ailegatzeko toki zailean daude eta bi urte igaro behar izan ziren publikoki deskubrituak izateko. Udal batzarrak biak ala biak eraikinak zirela erabaki zuen, orduan, eta erreserban horrelakoak egitea debekatuta dagoenez, eskulturak botatzeko agindua eman zuen.

Vilksek batzarren aurrean bere apelazioak aurkeztu zituen baina galdu zuen. Azkenik, Suediako Gobernuak batzarraren aldeko erabakia hartu zuen ere bai. Bitartean Nimis Joseph Beuysek erosi zuen, 1984an; Beusis hil zenean, beste bi artistek, Christo eta Jeanne-Claude, erosi zuten. 1996ko ekainaren 2an Vilksek Ladoniako Mikroestatua aldarrikatu zuen horrela udal batzarraren aurrean bere protesta adierazteko.[1]

1999an Lars Vilksek beste eskultura sortu zuen, Omphalos, harrizko eta hormigoizko egitura. Lanak 1,61 metroko garaiera du. Izenburuak Delfos uhartean zegoen tenplu baten izena da; Omphalosek Antzinako Greziaren tradizioan "munduaren erdigunea" markatzen zuen. Gyllenstiernska Krapperup Fundation-ek, artea eta kultura zabaltzeko erakundea, egitura hori egiteagatik Vilks salatu zuen; 1999ko abuztuan barrutiko epaitegiak eskultura kentzeko agindua eman zuen. Fundazioak ere Nimis eta Arx kentzeko eskatuta bazuten, epaitegiak eskaera horiek ez zituen onartu.

https://www.ladonia.org/history/
Photographies by:
Erik Daugaard - CC BY 2.0
Statistics: Position
1019
Statistics: Rank
110268

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
654927138Click/tap this sequence: 9275
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Ladonia (mikronazioa) ?

Booking.com
491.604 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 76 visits today.