Frederiksborg Slot

( Frederiksborg gaztelua )

Frederiksborg gaztelua (danieraz Frederiksborg Slot), Danimarkako Hiriburu Eskualdearen hiriburua den Hillerød herrian dago. Danimarkako errege familiaren egoitza izan da mendeetan zehar.

Eskandinavia osoko berpizkunde garaiko gaztelurik handiena da. "Gazteluaren lakua" (danieraz Slotsø) deritzon aintziraren erdian dauden hiru irletan eraikita dago eta atzean lorategi barroko ederrak ditu.

Historia

Gazteluaren zatirik zaharrenak Frederik II.a erregeak eraiki zituen 1560. urtean, baina gazteluaren gehiengoa 1602 eta 1620 urteen artean egin zuen Kristian IV.aak, nahiz eta bere aitaren izena mantendu. Kopenhageko Christiansborg jauregia bezala flandiarren estiloan egin nahi izan zuen eta horretarako Hans eta Lorenz van Steenwinckel holandarrak arkitekto kontratatu zituen gaztelua diseinatzeko. 1648. urtean Kristian IV.a hil zenetik aurrera 1840. urte arteko errege erregina guztiak bertan koroatu izan dira.

Koroatzeez gain, beste hainbat zeremonia eta ekintza ere egin izan ziren gazteluan. Hauen artean garrantzitsuena 1720. urteko Frederiksborgeko Ituna izan zen. Itun honek Iparraldeko Gerra Handiari amaiera eman zion.

1859. urteko abenduaren 17an gazteluak sua hartu zuen eta lakua izoztuta zegoenez ezin izan zen suntsipena arindu. Gaztelua berreraikitzeko Danimarka guztian dirua batu zen eta batez ere J.C. Jacobsen garagardogileak emandako diruari esker berriz inauguratu ahal izan zuten 1878. urtean. 1885. urtean Danimarkaren historiaren museoa sortu zuten bertan. 1996. urtean lorategiak berriztatu zituzten.

 
Lorategi barrokoak
 
Neptunoren iturria
Photographies by:
Richard Mortel from Riyadh, Saudi Arabia - CC BY 2.0
Statistics: Position
2991
Statistics: Rank
39819

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
273684951Click/tap this sequence: 8944

Google street view

Where can you sleep near Frederiksborg gaztelua ?

Booking.com
490.008 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 57 visits today.