Colosseo

( Koliseoa )

Koliseoa (latinez: Colosseum; italieraz: Colosseo), jatorrian Flaviar Anfiteatroa deitua (latinez: Amphiteatrum Flavium; italieraz: Anfiteatro Flavio), Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da, Monti eta Celio rionien artean kokaturik dagoena.

Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila ilarekin. Hareatik gertu zeudenak, Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorantz egin ahala, gizarteko maila baxuagoko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen agintaldian. Anfiteatroa, Erromatar Inperioan sekula eraiki zen handiena, 80an amaitu zen, Tito enperadorearen agintaldian, eta Domizianoren agintaldian aldatua izan zen, 82an.

Kol...Irakurri gehiago

Koliseoa (latinez: Colosseum; italieraz: Colosseo), jatorrian Flaviar Anfiteatroa deitua (latinez: Amphiteatrum Flavium; italieraz: Anfiteatro Flavio), Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da, Monti eta Celio rionien artean kokaturik dagoena.

Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila ilarekin. Hareatik gertu zeudenak, Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorantz egin ahala, gizarteko maila baxuagoko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen agintaldian. Anfiteatroa, Erromatar Inperioan sekula eraiki zen handiena, 80an amaitu zen, Tito enperadorearen agintaldian, eta Domizianoren agintaldian aldatua izan zen, 82an.

Koliseoa, ia 500 urtez erabili zen, historiako azken jokoak, VI. mendean ospatu zirelarik, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa data tradizionala den 476. urtea baino askoz geroago. Gladiadore borrokez gain, beste ikuskizun batzuk ere egiten ziren koliseoan, naumakia, animalia ehiza, exekuzioak, gudu ospetsuen antzezpenak eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak kasu. Eraikina, halako ekitaldietarako erabilia izateari utzi zitzaion Goi Erdi Aroan. Geroago, babeslekutzat, lantegitzat, ordena erlijioso baten egoitzatzat, gotorlekutzat, harrobitzat eta santutegi kristautzat berrerabili zen.

Egitura, lurrikara eta harginen ondorioz oso kaltetua dagoen arren, Koliseoa, beti ikusi izan da Erromatar Inperioaren ikurtzat, eta erromatar arkitekturaren hoberen kontserbatutako ereduetako bat da. Gaur egungo Erromako turismo gune ezagunenetako bat da, eta oraindik Erromatar Eliza Katolikoari oso lotua dago, eta, honen ondorioz, Aita Santua, Anfiteatroraino eginiko gurutzbidearen buru da Ostiral Santu egunean.

Historia Erroma Klasikoan
 
Erromaren mapa Inperio garaian. Koliseoa, eskuineko goiko izkinan agertzen da

K. a. 29an, Estatilio Tauro kontsulak, anfiteatro bat eraiki zuen Marteren Zelaian. Eraikin hau hiriko tamaina handiko lehen anfiteatroa izan zen, eta beharrezko ziren bi instalakuntza zituen. Eraikin hau, 64. urteko Erromako Sute Handian suntsitua geratu zen, erromatar herriarentzako anfiteatro berri baten beharra sortu zelarik.

Koliseoaren eraikuntza, Vespasiano enperadorearen erregealdian hasi zen, 70 eta 72 bitartean. Aukeratutako kokapena, Zelio, Palatino eta Eskilino muinoen arteko haran bateko gune lau bat izan zen, honetan zehar, bideraturiko korronte bat zihoalarik. Anfiteatroa eraiki zen kokapena, eraikuntzaren aurretik 64ko Erromako Sute Handiak suntsitu zuen, eta, egoera hau probestuz, Neronek, lurraren zati handi bat bereganatu zuen domeinu pertsonal gisa. Toki hartan, Domus Aurea handia eraiki zuen, honen aurrean, lorategiz eta arkupez inguraturiko laku artifizial bat hedatzen zelarik. Jada existitzen zen Aqua Claudia akueduktua, zabaldu egin zen toki horretara iris zedin, eta, Neronen Kolosoa izenaz ezaguna zen brontzezko estatua erraldoia, Domus Aurearen sarrera ondoan jarri zen. Estatua honengatik jasotzen du anfiteatroak koliseo izena.

Gunea, Vespasiano eta bere ondorengoen erregealdian aldatu zen. Kolosoa mantendu zen arren, Domus Aurearen zati handi bat bota zen. Lakua berriz bete zen eta lurra, Flaviar Anfiteatro berrirako kokapentzat berrerabili zen. Gladiadore eskolak eta lotutako beste eraikin batzuk eraiki ziren inguruetan, lehenago Domus Aurea zegoen tokian. Tokian aurkitu zen berreraikitako inskripzio baten arabera Vespasianok, anfiteatro berri hau, jeneral gisa lortu zuen harrapakinarekin eraikitzeko agindu zuen. Honek, 70ean, erromatarrek, Judutar Matxinada Handian lortutako garaipenean lapurtu zuten altxor handiari erreferentzia egin diezaioke. Koliseoa, bada, garaipen monumentu handi bat dela interpreta daiteke, garaipen handiak ospatzeko tradizioarekin jarraituz. Vespasianok, Koliseoa, Neronen lakua zegoen tokian eraikitzeko erabakia, jendeari, Neronek bere erabilera bakarrerako bereganatutako lur eremu bat itzultzeko keinutzat ikus daiteke. Beste anfiteatro asko ez bezala, hiriaren kanpoaldean zeudenak, Anfiteatro Castrense delakoa kasu, Koliseoa, hiriaren erdian bertan zegoen, literal eta sinbolikoki, Erromaren bihotzean kokatuz.

Koliseoan, venationes (animalia borrokak) edo noxiiak (animaliek presoak hiltzea) eta gisa bereko ikuskizunak egin ziren, munera delakoez gain; gladiadore borrokak, alegia. Kalkuluen arabera, joko hauetan, 500.000 eta 1.000.000 pertsona artean hil ziren. Gainera, naumakia ospatzen zen, itsas gudu ikusgarriak, hauetarako Koliseoko hondarra urez bete behar zelarik. Litekeena da hauek lehen urteetan izatea, hondarpean zeuden sotoak eraiki aurretik. Koliseoak, beheko solairua azkar bete eta hustea ahalbidetzen zuen ur bideratze sistema aurreratu bat zuen.

Ez da ezaguna Koliseoa eraikitzeko lanak zuzendu zituen arkitektoa nor izan zen, erromatar garaiko lan gehienekin gertatzen zen bezala: eraikin publikoak, enperadoreen loria handiagorako eraikitzen ziren. Urteetan zehar, Rabirio, Severo, Gaudentzio eta Apolodoro Damaskokoagan pentsatu izan da, baina jakina da azken hau Erromara, 105ean iritsi zela.

Vespasiano 79an hil zenean, Koliseoa, jada osorik zegoen hirugarren solairua arte. Bere seme Titok amaitu zuen gorengo solairua eta inauguratu zuen eraikina 80an. Dion Kasiok, anfiteatroaren inaugurazio jokoetan, 9.000 animalia baino gehiago hil zituztela dio. Geroago, eraikina birmoldatu zen, Vespasianoren seme txikia zen Domiziano enperadorearen erregealdian, nork hipogeoa eraiki zuen, animaliak eta esklaboak gordetzeko erabilitako lurrazpiko tunel sail bat. Koliseoaren gorengo zatian galeria bat ere gehitu zuen, bertan jende gehiago sar zedin.

217an, Koliseoa, larriki kaltetu zuen sute batek (ekaitz elektriko batek sortua, Dion Kasioren arabera), zurezko lurzorua anfiteatroaren barnean suntsitu zuena. Ez zen erabat konpondu 240rarte, eta birmoldatzen jarraitu zen 250 edo 252an, eta berriz 320an. Inskripzio batek, Koliseoaren zenbait zati, Teodosio II.ak eta Valentiniano III.ak 425etik 450 arte errege izan zirenak, zaharberritu zituztela dio, ziur aski, 443an lurrikara batek eragindako kalteak konpontzeko, eta lan gehiago egin ziren 484 eta 508an. Hondarra, lehiaketentzako erabiltzen jarraitu zen VI. mendea ondo sartu arte, azken gladiadore borroka, 435ean erregistratu zelarik. Animalia ehizak, gutxienez 523 arte jarraitu zuen.

Erdi Aroan
 
Koliseoa, Erdi Aroko Erromaren mapa batean irudikatua.

Koliseoak aldaketa handiak jasan zituen bere erabilerari dagokionez Erdi Aroan. VI. mendearen amaieran, eliza txiki bat eraiki zen anfiteatroaren egituraren barnean, itxura batean behintzat, eraikin osoari esanahi erlijioso bat eman ez zion arren. Hondarra, hilerri bihurtu zen. Arkupeen arteko eta eserleku azpiko toki ugariak, lantegi eta babesleku bihurtu ziren, eta, iturrien arabera, XII. mendera arte alokatu ziren.

Gregorio I.a Handiaren aitasantutzan, antzinako monumentu asko, Elizaren jabetzara pasa ziren, benetako autoritate bakarra zena. Baina horiek mantentzeko baliabiderik ez zuen, eta, beraz, utzi eta espoliatu egin ziren. Erdi Aroan, hiriaren gainbeherak, monumentu inperial guztiei eragin zien. 801 eta 847ko lurrikarek, erdi aroko hiriaren kanpoaldean ia erabat utzita zegoen eraikin batan kalte handiak eragin zituzten.

1084an, Gregorio VII.a aita santua hiritik bota zutenean, monumentu asko, erromatar familia nobleen jabetzapean erori ziren, eta gotorlekutzat erabili zituzten. 1200 inguruan, Frangipani familia jabetu zen Koliseoaz, eta gotortu egin zuen, gaztelu baten antzera erabili eta bere eragin eremu bihurtuz. Koliseoa, jabez aldatzen joan zen 1312 arte, urte honetan, Elizak berreskuratu zuelarik.

1349ko lurrikara handiak, kalte handiak eragin zituen Koliseoaren egituran, hegoaldeko kanpoko zatia behera etortzea eraginez. Erauzitako harri horietako asko, Erroma osoan, jauregiak, elizak, ospitaleak eta beste eraikin batzuk eraikitzeko berrerabili ziren.[1] Ordena erlijioso bat finkatu zen Koliseoaren iparraldeko herenean, eta bertan bizitzen jarraitu zuen XIX. mende hasiera arte. Anfiteatroaren barneko harria, gehiegi pikatua izan zen, beste toki batean berrerabiltzeko edo, haitzurdinezko fatxadaren kasuan, erre eta horrela kare bizia lortzeko. Harri-horma eusten zuten brontzezko bridak, hormetatik erauziak izan ziren, marka mordoa utziz. Gaur egun oraindik, "orban" horiek ikus daitezke eraikinean.

Aro Modernoan

XV eta XV. mendeetan zehar, Koliseoa estaltzen zuen trabertinoa, beste eraikin batzuetan berrerabiltzeko erauzia izan zen. Beste batzuen artean, Barberini Jauregiarentzat erabili zen, baita Ripettako Portuarentzat ere. Esaera latindar ezagun batek Quod nun fecerunt Barbari, fecerunt Barberini dio (Barbaroek egin ez zutena, Barberinitarrek egin zuten). Erre eta horrela karea lortzeko ere erabili zen. Harri espoliazioak, 1749 arte jarraitu zuen, urte honetan, Benedikto XIV.a aita santuak, monumentua, toki santutzat sagaratu zuelarik, bertan exekutaturiko martiri guztien omenez (hauetako gehienak, Zirku Nagusian martirizatuak izan zirela uste den arren). Koliseoak jasan zuen azken astakerietako bat, Italiako historiaren zirriborroa sinbolizatzea izan zen, militarren aldetik. Lehen argazkian falta den eraikinaren zatia, toki horretan bertan Bigarren Mundu Gerran eroritako bonba baten ondorioz suntsitua izan zen.

XIX. mendean, aldiz, antzinako monumentu asko egonkortzeko lanak hasi ziren. 1820an, gaur egun argi eta garbi ikus daitezkeen kontrahorma batzuk amaituak izan ziren. Horiek gabe, ziur aski, eraikina behera etorriko zen. Mende osoan zehar, bata bestearen atzean etorri ziren sendotze eta hobetze lanak, oraindik ere jarraitzen duen prozesu batean.

Gaur egun

Koliseoa da, inongo zalantza izpirik gabe, Erromako turismo gune erakargarrienetako bat. Zinera zenbait alditan eraman izan da, Gladiator filmean ikus daitekeen irudikapen digital sinestezina nabarmentzekoa delarik.

1980an, UNESCOk, Erromako erdigune historikoa, Koliseoa bera barne, Gizateriaren Ondare izendatu zuen. 2000. urtetik, autoritateek, eraikina argiztatuta mantentzen dute 48 orduz, munduko tokiren batean, presoren bati heriotza zigor bat kendu edo atzeratzen zaion bakoitzean.

Erroma klasikoko eraikin hau, 2007ko uztailaren 7an, Lisboan, Munduko 7 Mirari Berrien artean izendatu zuten, New 7 Wonders lehiaketaren barnean, Bernard Weber suitzarrak antolatuta. UNESCOk ez du izan izendapen horrekin inongo zerikusirik.

2011ko abuztuaren 7an koliseoa jendez husteko agindua eman zuten, telefono dei batez kable batzuez zintzilik zegoen poto bat zegoelaren abisua eman zutelako[2]. Bonba abisu faltsua izan zen, Erromako alkateak berehala baieztatu zuen bezala[3].

Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako «Desalojan el Coliseo romano por una falsa amenaza de bomba» web.archive.org 2013-11-14 (Noiz kontsultatua: 2020-11-24). (Gaztelaniaz) Staff, Reuters. (2011-08-07). «Descartan alerta de seguridad en Coliseo Romano» Reuters (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).[Betiko hautsitako esteka]
Photographies by:
Jaakko Luttinen - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
12
Statistics: Rank
3842268

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
479615832Click/tap this sequence: 4922

Google street view

Where can you sleep near Koliseoa ?

Booking.com
489.928 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 93 visits today.