Colonna Traiana

( Trajanoren zutabea )

Trajanoren Zutabea, Erroman, Trajano enperadorearen aginduz eraikitako ospakizun monumentu bat da. Trajanoren Foroan dago, Kirinaletik gertu, Erromatar forotik iparraldera. 114an amaitua, 30 metroko zutabe bat da (35, zutabea eusten duen idulkia kontutan hartuz gero), Trajanok, daziarren aurka lortutako garaipenak ospatzen dituen espiralean doan behe-erliebe batek zeharkatzen duena.

Zutabea, Carrarako haitzurdinezko 18 bloke erraldoiz osatua dago, horietako bakoitzak, 40 tona pisatu eta 4 metroko diametroa duelarik. Eskulturako friso osoak 200 metro inguru neurtzen du eta 23 aldez ematen dio itzulia zutabeari. Zutabearen barnean, 185 maila dituen barraskilo eskailera batek, zutabea beraren goialdean dagoen behatoki batetara iristea ahalbidetzen du.

Jatorrian, zutabearen tontorrean, arrano baten estatua zegoen, eta beranduago, horren ordez, Trajano beraren estatua bat jarri zen. 1588an, hau San Petriren estatua bategatik aldatu zen, Sixto V.a aita santuaren agind...Irakurri gehiago

Trajanoren Zutabea, Erroman, Trajano enperadorearen aginduz eraikitako ospakizun monumentu bat da. Trajanoren Foroan dago, Kirinaletik gertu, Erromatar forotik iparraldera. 114an amaitua, 30 metroko zutabe bat da (35, zutabea eusten duen idulkia kontutan hartuz gero), Trajanok, daziarren aurka lortutako garaipenak ospatzen dituen espiralean doan behe-erliebe batek zeharkatzen duena.

Zutabea, Carrarako haitzurdinezko 18 bloke erraldoiz osatua dago, horietako bakoitzak, 40 tona pisatu eta 4 metroko diametroa duelarik. Eskulturako friso osoak 200 metro inguru neurtzen du eta 23 aldez ematen dio itzulia zutabeari. Zutabearen barnean, 185 maila dituen barraskilo eskailera batek, zutabea beraren goialdean dagoen behatoki batetara iristea ahalbidetzen du.

Jatorrian, zutabearen tontorrean, arrano baten estatua zegoen, eta beranduago, horren ordez, Trajano beraren estatua bat jarri zen. 1588an, hau San Petriren estatua bategatik aldatu zen, Sixto V.a aita santuaren aginduz, oraindik mantentzen dena.

Photographies by:
Statistics: Position
319
Statistics: Rank
474765

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
518369274Click/tap this sequence: 8414
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Trajanoren zutabea ?

Booking.com
8.999.154 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.636 visits today.