金沢城
( Kanazawako gaztelua )Historia
Maeda familiak 1583an Kanazawara etortzean altxatu zuen gaztelua. 1592an Toyotomi Hideyoshi shogunak Korea inbaditu zuenean gazteluari putzuak ezarri zizkion inguruan babesa handitzeko. Suak 1621ean erre egin zuen eta berreraiki egin zen. Hamar urte beranduago berriz erre eta berreraiki zen. Sute handiena 1759koa izan zuen eta 1762an berriz altxatu zen, Ishikawa-mon atea 1788an. Azkenean 1881ean lurrikara batek suntsitu zuen.
2001 urtean Hishi Yagura eta Hashizume-mon Tsuzuki Yagura dorreak eta Gojikken Nagaya biltegia berreraiki ziren 1809ko itxurarekin eta metodo tradizionalak erabiliz. Aipagarriak dira berunez egindako teilak, suaren aurrean tinko eusteko diote batzuek, borroka batean urtu eta balak egiteko beste batzuek.
Photographies by:
fish0835 - CC BY-SA 2.0
Zones
Statistics: Position
8280
Statistics: Rank
30630
Gehitu iruzkin berria