Эрмитаж

( Hermitage Museoa )

Hermitage Museoa (errusieraz: Госуда́рственный Эрмита́ж) Errusiako San Petersburgo hirian dagoen museoa da. Mundu osoko pinakoteka eta bildumarik garrantzitsuenetarikoa da. Izenaren etimoa Эрмитаж da, errusieraz baseliza esan nahi duena. Neva ibaiaren ertzetan kokatuta dagoen eraikin multzo batean eraikita dago: hor, erakusgarriena Neguko Jauregia izeneko da, tsarren egoitza nagusia izan zena. Beste bost eraikinek osatzen dute gunea, eta horien artean nabarienak Menxikov Jauregia, Estatu Nagusiaren Eraikina eta biltegi-gune bat dira. Museoa hainbat bilduma pribatuk osatzen dute eta 1917. urtera arte ez zen Estatu Museo izendatu.

Hiru milioi piezak osatzen dute bilduma, eta erromatar garaiko zein garai grekoko artelanak dauzka, baita pieza arkeologikoak, arte errusiarra, armak, bitxiak, sortaldeko arte bildumak era. Mundu osoko pinakotekarik osoenetarikoa da, Londresko British Museum, National Gallery edo Parisko Louvrerekin batera. ...Irakurri gehiago

Hermitage Museoa (errusieraz: Госуда́рственный Эрмита́ж) Errusiako San Petersburgo hirian dagoen museoa da. Mundu osoko pinakoteka eta bildumarik garrantzitsuenetarikoa da. Izenaren etimoa Эрмитаж da, errusieraz baseliza esan nahi duena. Neva ibaiaren ertzetan kokatuta dagoen eraikin multzo batean eraikita dago: hor, erakusgarriena Neguko Jauregia izeneko da, tsarren egoitza nagusia izan zena. Beste bost eraikinek osatzen dute gunea, eta horien artean nabarienak Menxikov Jauregia, Estatu Nagusiaren Eraikina eta biltegi-gune bat dira. Museoa hainbat bilduma pribatuk osatzen dute eta 1917. urtera arte ez zen Estatu Museo izendatu.

Hiru milioi piezak osatzen dute bilduma, eta erromatar garaiko zein garai grekoko artelanak dauzka, baita pieza arkeologikoak, arte errusiarra, armak, bitxiak, sortaldeko arte bildumak era. Mundu osoko pinakotekarik osoenetarikoa da, Londresko British Museum, National Gallery edo Parisko Louvrerekin batera.

Photographies by:
Florstein (Telegram:WikiPhoto.Space) - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
812
Statistics: Rank
240956

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
534768192Click/tap this sequence: 7156
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Hermitage Museoa ?

Booking.com

What can you do near Hermitage Museoa ?

9.011.011 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 4.780 visits today.