Санкт-Петербург

( San Petersburgo )

San Petersburgo (errusieraz: Санкт-Петерб́ург, Sankt Peterburg; suomieraz: Pietari), 1914-1924 urteetan, Petrograd (errusieraz: Петроград, translit.: Petrograd) eta 1924-1991 urteetan, Leningrad (errusieraz: Ленинград, translit.: Leningrad) Errusiako hiria eta portua da. Herrialdeko ipar-mendebaldean dago, Neva ibaiaren bokalean, Finlandiako golkoaren ertzean, Finlandiako mugatik 160 km-ra. 2010ean, 4.879.566 biztanle zituen.

Errusiako bigarren hiria da jende kopuruari dagokionez, porturik garrantzitsuena eta Europako hiririk ederrenetakoa. 1990ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen erdigune historikoa.

Historia Hiriaren sorrera

Hiria dagoen lekuan, suediarrek gotorleku bat zuten lehenik. Errusia Europarekin komertzioa egiteko portu bat behar zuenez, tsarrak Suediaren kontrako guda (Iparraldeko Gerra Handia deiturikoa) hasi zuen 1700ko abuztuan. Lehenengo momentuan, suediarrek etsaiak gelditzea lortu zuten, baina 1702an Ladoga lakua galdu zuten. Errusiarrek, lur gehiago irabazi zuten eta 1703ko apirilaren 26an suediarren gotorlekua eskuratu zuten.

1703. urtean, Petri Handia Errusiako tsarrak Neva ibaia itsasoratzen den toki zingiratsuaz jabetu zen eta urte berean, ibaiaren bokaleko uharteetako batean, Petri eta Pablo gotorlekua eraikitzen hasi zen. Hau, 1703ko maiatzaren 16an izan zen eta gotorlekua egiteko tsarrak ingeniari alemaniarrak ekarri zituen. Gotorlekuaren inguruan hazi zen hiria. Urte berean ontziola hasi zuten, baita ere.

Hiriaren eraikuntza

Hiriburu europar eta modernoa eraiki nahi izan zuen, Mosku deszentralizatzeko saiakeran. Hurrengo urtean hasi ziren Oktiabrski auzo ikusgarria eraikitzen. Kokatzen den lekua dela eta "Europarako leihoa" ezizena eman zion. Baldintza klimatikoak hain ziren txarrak ze hiria eraiki zuten langileak hil egiten ziren eta lurralde hartan biztanleria gutxi bizi zenez, Errusiako beste lurralde askotatik ekarri zituzten langileak derrigortuta. Urtero 40.000 pertsona inguru etortzen ziren euren tresna eta janariarekin. Ilara luzeetan etortzen ziren ibiltzen ehunkada kilometro eginez. Beraiekin batera, zaindariak zetozen eta langileak ihes egiten saiatzen baziren gogor jotzen zieten. Heltzen zirenen erdia hil egiten zen urte batzuetan. Eraikitzen ari ziren hiria Venezia eta Amsterdam izan zituzten eredu gisa. Tsarrak, Veneziako Gran Canale (Kanal Handia) itxura izatea nahi zuen Neva Ibaia, eta beraz, zubiak eraikitzea debekatu zuen. Horrez gain, Amsterdameko kanalak itxurako kanalak egin zituzten.

Hiria eraikitzea oso zaila zen leku horretan, baina irtenbide ikaragarriak egin zituzten; komertzioa ekartzen zuten bakoitza harriak ekarri behar zituen tasa moduan. Gainera, Mosku eta herrialdeko beste lekuetan harrizko eraikinak egitea debekatu zuen eta harria lantzen zuten langileek hiria eraikitzera etorri ziren.

1710ean, Udako Palazioa eraikitzen ari ziren.

Hiriburua

1712an Errusiako hiriburu bilakatu zen eta ondorengo urteetan elizak, jauregiak, etxeak eta administrazio egoitzak egin zituzten. Hiriburua izan zen 1918-ra arte. Harrizko lehen palazioa 1714ean bukatu zen eta bertan Aleksandr Menxikov, lurraldeko lehen gobernadorea, bizi izan zen. Urte horretan, Katedrala eta Peterhof jauregia hasi ziren egiten, eta 34.500 eraikin zeudela esaten da. "Iparraldeko Venezia" ezizena irabazi zuen.

1724. urtean, hainbesteko garrantzia hartu zuen ezen txapon etxea Mosku-tik San Petersburgo-ra mugitu zuten. 1726. urterako, Errusiako esportazio porturik garrantzitsuena zen, eta XVIII. mendearen bukaeran, 220.000 biztanle zituen.

XIX. mendeko hazkundea

XVIII. mendetik aurrera izugarri hazi zen hiria eta era askotako arkitektura moldeetako eraikuntzak egin zituzten, barrokoak, klasikoak eta XIX. mendeko obra neoklasikoak. 1819. urtean, unibertsitateko ateak zabaldu zituzten, eta XIX. mendean zehar arteari eta zientziari lotutako pertsonaia asko bizi izan zen hirian: Tolstoi, Dostoievski, Pavlov, etab.

1861. urtean, Alexandro II. Errusiako tsarrak morrontza debekatu zuen eta hirira jende txiro asko etorri zen bertan lan egiteko. Langileak hiriaren industriaren hazkundea bultzatu zuten eta Europako leku industrialenetakoa bihurtu zen XIX. mendeko bigarren partean. Mende horretako azken urteetan langile mugimenduak sortu ziren.

XX. mendea

Japoniaren kontrako gudaren porrot ostean, 1905ean iraultza hiri honetan hasi zen eta laster beste lurralde batzuetara luzatu zen. Honen ondorio zuzena izan zen Nikolas II. tsarrak Duma (Errusiako Parlamentua) eratzea.

1914ko abuztuaren 31n (Lehen Mundu Gerra), izena alemaniarregia zelakoan, Petrograd jarri zioten, sustrai eslabiarrekoa; garai hartan, 2.100.000 lagun bizi ziren hirian, industriaren garapenak, industria astunak batez ere, erakarrita. 1917. urtean, Europa Lehen Mundu Gerran murgilduta zegoenean hain zuzen, Errusiako sistema kapitalista eta monarkikoari amaiera eman zion matxinada egin zuten Leningradeko langileek. 1917an, boltxebikeek guda zibila hasi zuten San Petersburgo hirian. Lehenengo, tsarra Nikolas II. kendu egin ziten boteretik eta behin-behineko gobernua ezarri zuten. Bigarren fasean sobietak hartu zuten boterea eta sobietarren eta boltxebikeen gobernua ezarri zen. Boltxebikeen buruzagi Vladimir Lenin. Leninek hiriburua San Petersburgotik Moskura aldatu zuen. 1917-1920 urteetako Gerra Zibilak kalte handiak eragin zituen hirian, eta biztanleen bi heren galdu zituen. 1922. urtean Mosku egin zuten Errusia eta Sobietar Batasunako hiriburu.

1924an, Lenin hil zenean, hiriak Leningrado izena hartu zuen, haren oroimenean.

Leningradoko setioa

Bigarren Mundu Gerra garaian, alemaniarrek hiria 872 egunez setiatuta eduki zuten (Leningradeko Setioa), 1941ko irailaren 8tik eta 1944ko urtarrilaren 27ra bitartean, eta milioi bat biztanle inguru hil ziren (oso zaila da benetako kopurua jakitea eta batzuek 1,5 milioi inguru izan zirela ziurtatzen dute). Alemaniarrek egunero bonbardatzen zuten hiria eta janaria hirian sartzea galerazten zuten. Gosea, arazo larria bihurtu zen 1941ko urriaren azkenengo egunetan. Alemaniarrek Tikhvin hiria hartu zuten eta handik eramaten zen janaria Leningradora. Horregatik errepide berria egin zuten janaria beste leku batetik ekartzeko (milaka langile hil ziren errepide hori eraikitzen) baina bukatu eta hiru egunera Tikhvin berreskuratu zuten sobietarrek, abenduaren 8an. Gainera, erregai gutxi zuten eta negu oso hotza izan zuten (-30 °C). Langileek 500 gramo janari zuten, umeek 300 gramo eta besteek 250 gramo egunero. 1942ko irailean, janari murrizketa berria egin zuten, eta Ladoga lakutik zetorren janaria hondoratu zutenez, berreskuratzeko urpekariak bidali zituzten. Leningradoko Institutu Zientifikoak irin sintetikoa egin zuen, zerrautsez egina. Garraio publikoa eten egin zen eta baita fabrikak ere; eraikin militarrek bakarrik zuten energia erabiltzeko eskubidea. Hotzez ez hiltzeko 200 urte zituen Liburutegi Publikoko liburuak erre egin zituzten. Pertsona batzuek besteak hil egin zituzten haragi eta koipe moduan saltzeko eta hori egiten harrapatu zituztenei heriotza zigorra ezarri zieten. Hiriko txakur, katu, zaldi, arratoi eta bele guztiak edo gehienak jan zituzten. Tatiana Savitxevak, 11 urteko neskatoa, bere familia guztia nola hiltzen zen banan banan idatzi zuen eta Nurenbergeko epaiketetan erabili zen.

II. Mundu Gerra ostean

1950. urterako hiriak berreskuratuak zituen dotoretasuna eta handitasuna industriaren garapen eta hazkuntzari eta portuko jarduerari esker. Gerra ondoren, hiriaren biztanleriak Sobietar gobernuaren purgak jasan behar izan zituen.

1991ko ekainaren 12an, Sobietar Batasuna apurtu baino lehen, hiriko ehuneko 54ak hiriko izena eta 39 kale eta 6 zubien izenak berreskuratzea bozkatu zuen.

Photographies by:
Statistics: Position
868
Statistics: Rank
124562

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
974652318Click/tap this sequence: 6825

Google street view

Where can you sleep near San Petersburgo ?

Booking.com
489.981 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 30 visits today.