Scavi archeologici di Ercolano

( Herkulano )

Herkulano (latinez: Herculaneum) egun Ercolano hirian, Campanian, zegoen antzinako erromatar hiria. Gaur egun, hiriaren hondakinak besterik ez dauden arren, garai batean Ponpeia baino aberatsagoa izan zen. Ezaguna da, Ponpeia bezala, Vesuvioren errautsek eta harriek estali zutelako oso-osorik 79. urteko abuztuaren 24an, eta horregatik, garai horretan zegoen bezala kontserbatu da. 1997an Gizateriaren ondare izendatua izan zen, Ponpeiarekin batera.

1738az geroztik egindako indusketa-lanei esker, bizimodu erromatarra ederki erakusten duten ateak, kaleak, etxeak, dendak, tenpluak, mosaikoak, horma-pinturak, eskulturak, etab. aurkitu dira. Lehen erromatar hezurdurak (I. mendekoak) Herkulanon topatu ziren. Aurkikuntza hau garrantzitsua da erromatarrek III. mendera arte gorpuak errausten zituztelako, eta zaila delako garai hori baino lehenagoko hezurdurak aurkitzea.

Herkulanoko erromatarren luxuzko etxeak daude, eta horien artean Villa ...Irakurri gehiago

Herkulano (latinez: Herculaneum) egun Ercolano hirian, Campanian, zegoen antzinako erromatar hiria. Gaur egun, hiriaren hondakinak besterik ez dauden arren, garai batean Ponpeia baino aberatsagoa izan zen. Ezaguna da, Ponpeia bezala, Vesuvioren errautsek eta harriek estali zutelako oso-osorik 79. urteko abuztuaren 24an, eta horregatik, garai horretan zegoen bezala kontserbatu da. 1997an Gizateriaren ondare izendatua izan zen, Ponpeiarekin batera.

1738az geroztik egindako indusketa-lanei esker, bizimodu erromatarra ederki erakusten duten ateak, kaleak, etxeak, dendak, tenpluak, mosaikoak, horma-pinturak, eskulturak, etab. aurkitu dira. Lehen erromatar hezurdurak (I. mendekoak) Herkulanon topatu ziren. Aurkikuntza hau garrantzitsua da erromatarrek III. mendera arte gorpuak errausten zituztelako, eta zaila delako garai hori baino lehenagoko hezurdurak aurkitzea.

Herkulanoko erromatarren luxuzko etxeak daude, eta horien artean Villa dei Papiri da ezagunena, itsasora bistak zituen Lucio Calpurnio Piso Caesomnio-ren (Julio Zesarren aitaginarrebaren) luxuzko jauregia.

Photographies by:
ho visto nina volare from Italy - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
1035
Statistics: Rank
108576

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
924763185Click/tap this sequence: 7796

Google street view

Where can you sleep near Herkulano ?

Booking.com
489.205 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 31 visits today.