हवामहल

( Hawa Mahal )

Hawa Mahal, (euskaraz: haizearen jauregia), Indiako jauregi bat da eta Jaipurren dago. Jauregi honek Sawai Pratap Singh maharajak 1799an eraiki eta Lal Chand Ustak diseinatu zuen. Jauregiaren funtzioa emakumeek kaleko eguneroko bizitza ikustea zen eta bitartean haiek ikusezinak izatea.

Jauregiak bost solairu ditu eta azkeneko biak pixka bat estuagoak dira, horrela piramide formara hurbiltzen da.

Eraikinaren material nagusiak harearri gorri eta arrosa dira. Hawa Mahaleko kalera ematen duen fatxadan 953 leiho txiki-txikiak ikus daitezke. Zirkulatzen zuen haizeak izena eman zion eraikinari, haize honi esker jauregia nahiko fresko mantendu ahal zen, baita udan ere.

Indiako jauregi gehienek, lorategiz inguratuta daude, baina Hawa Mahalek ez. Eraikina hiriko kale nagusienetariko baten erdialdean dago. Kanpoko egitura pauma baten isatsa gogora ekartzen die indiarrei. Pauma animalia oso garrantzitsua da Indian. Jauregian ez daude gaineko solairuetara igotzeko esk...Irakurri gehiago

Hawa Mahal, (euskaraz: haizearen jauregia), Indiako jauregi bat da eta Jaipurren dago. Jauregi honek Sawai Pratap Singh maharajak 1799an eraiki eta Lal Chand Ustak diseinatu zuen. Jauregiaren funtzioa emakumeek kaleko eguneroko bizitza ikustea zen eta bitartean haiek ikusezinak izatea.

Jauregiak bost solairu ditu eta azkeneko biak pixka bat estuagoak dira, horrela piramide formara hurbiltzen da.

Eraikinaren material nagusiak harearri gorri eta arrosa dira. Hawa Mahaleko kalera ematen duen fatxadan 953 leiho txiki-txikiak ikus daitezke. Zirkulatzen zuen haizeak izena eman zion eraikinari, haize honi esker jauregia nahiko fresko mantendu ahal zen, baita udan ere.

Indiako jauregi gehienek, lorategiz inguratuta daude, baina Hawa Mahalek ez. Eraikina hiriko kale nagusienetariko baten erdialdean dago. Kanpoko egitura pauma baten isatsa gogora ekartzen die indiarrei. Pauma animalia oso garrantzitsua da Indian. Jauregian ez daude gaineko solairuetara igotzeko eskailerak, aldapak baizik. Gaur egun, bakarrik mantentzen da kanpoko fatxada eta Hawa Mahalek, Jaipurreko sinbolo garrantzitsuenetariko bat da.

Photographies by:
Statistics: Position
676
Statistics: Rank
263936

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
136582749Click/tap this sequence: 1981
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Hawa Mahal ?

Booking.com
8.743.634 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.292 visits today.