المتحف المصري

( Kairoko Egiptoar Museoa )

Egiptoar Museoa Antzinako Egiptoko faraoien garaietako objektu bildumarik handiena daukan museoa da, Kairoko garrantzitsuena: 120.000 objektu baino gehiago sailokatuta dauzka. Urtean, 165.000 bisita inguru jasotzen ditu (65.000 inguru 2000n eta 154.000 2003an).

Tahrir plazan kokatua, Marcel Dourgnon arkitekto frantziarrak diseinatu zuen, estilo neoklasikoan. Lanak 1897an hasi ziren eta museoa 1902an inauguratu zen.

Historia

1835ean, Egiptoko Antzinako Gauzen Zerbitzua sortu zen, herrialdeko monumentu eta altxorrak bertakoen eta atzerritarren espoliaziotik babesteko. Ordutik, objektuak Azbaiatik gertu zegoen eraikin batean gordetzen ziren (Kairon) eta, ondoren, Saladinen gotorlekuan, baina Egiptoko gobernari Abbas Pasha-k bilduma hori Maximiliano II.a enperadore austriarrari oparitu zion, Egiptora bisitan joan zenean. 1858an beste museo bat sortu zen, Boulaq auzoan, baina erabilezinezko moduan geratu zen, Niloren uholde handi baten ondoren.

1922tik, museoak hazkuntza ikusgarria izan zuen, bere funtsak Tutankhamon faraoiaren altxorrarekin handitu baitziren, 3.500 objektu baino gehiagorekin. Howard Carter eta Lord Carnarvon ingelesek faraoi haren hilobian objektu horiek aurkitu zituzten, Erregeen Haranean, antzinako Tebasen parean (egun, Luxor).

Photographies by:
Mohamedsamir1994 - CC BY-SA 4.0
Zones
Statistics: Position
410
Statistics: Rank
334044

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
752496813Click/tap this sequence: 4581
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Kairoko Egiptoar Museoa ?

Booking.com

What can you do near Kairoko Egiptoar Museoa ?

8.738.312 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.246 visits today.