Geirangerfjorden

( Geirangerfjord )

Geirangerfjord Norvegian kokatuta dagoen fiordo bat da, Møre og Romsdal konderriaren hegoaldeko muturrean, Sunnmøre lurraldean. Storfjord izeneko fiordoaren 15 kilometroko adar bat da. Fiordo honen buruan, Geiranger izeneko herrixka dago.

Fiordoak dira Norvegiako toki turistikoenetako eta bisitatuetako bat, eta UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago, Nærøyfjordekin batera.

Fiordo hau, Akerneset mendiaren mehatxupean dago uneoro. Izan ere, mendi honek higadura jasaten du. Mendia fiordorantz amilduko balitz, gertu aurkitzen diren Geiranger eta Hellesylt herrixkak hamar minutuan erabat hondoratuko lituzkeen tsunami bat eratuko litzateke.

Fiordoan zehar, bertan behera utzitako hainbat landetxe dago. Storfjordens venner izeneko elkarteak eraman du toki hauen zaharberritzea. Ohi, gehien bisitatuak direnak, honako hauek dira: Skageflå, Knivsflå eta Blomberg. Skageflåra, oinez hel daiteke Geirangerretik. Besteetara heltzeko, berriz, ontzian joan ...Irakurri gehiago

Geirangerfjord Norvegian kokatuta dagoen fiordo bat da, Møre og Romsdal konderriaren hegoaldeko muturrean, Sunnmøre lurraldean. Storfjord izeneko fiordoaren 15 kilometroko adar bat da. Fiordo honen buruan, Geiranger izeneko herrixka dago.

Fiordoak dira Norvegiako toki turistikoenetako eta bisitatuetako bat, eta UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago, Nærøyfjordekin batera.

Fiordo hau, Akerneset mendiaren mehatxupean dago uneoro. Izan ere, mendi honek higadura jasaten du. Mendia fiordorantz amilduko balitz, gertu aurkitzen diren Geiranger eta Hellesylt herrixkak hamar minutuan erabat hondoratuko lituzkeen tsunami bat eratuko litzateke.

Fiordoan zehar, bertan behera utzitako hainbat landetxe dago. Storfjordens venner izeneko elkarteak eraman du toki hauen zaharberritzea. Ohi, gehien bisitatuak direnak, honako hauek dira: Skageflå, Knivsflå eta Blomberg. Skageflåra, oinez hel daiteke Geirangerretik. Besteetara heltzeko, berriz, ontzian joan behar da. Gainera, fiordo honek, ur-jauzi harrigarri batzuk ere baditu.

Kotxe garraioa, turismo bidaia ere badena, Fjord1en bidez egiten da. Fiordoaren luzera osoan zehar doa, Geiranger eta Hellesylt herrixken artetik.

Photographies by:
Andreas Trepte - CC BY-SA 2.5
Statistics: Position
1631
Statistics: Rank
152129

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
432795168Click/tap this sequence: 3386
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Geirangerfjord ?

Booking.com

What can you do near Geirangerfjord ?

9.003.520 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 859 visits today.