Skrik

( Garrasia (margolana) )

Garrasia (norvegieraz: Skrik) Edvard Munch margolari espresionistaren konposizio baten ohiko izena da. 1893 eta 1910era egindako margolan eta pastelen sorta horrek lau bertsio dauzka. Alemanez margolan hauei eman zien izena Der Schrei der Natur da («Naturaren garrasia»). Artelan hauek oinaze batean den giza irudi bat erakusten dute zeru laranja zurrunbilotsu bateko paisaia baten kontra. Arthur Lubowek honela deskribatu du Garrasia: «arte modernoaren ikono bat [da], gure garaiko Mona Lisa bat».

Edvard Munchek hainbat bitartekoren bitartez sortu zituen lau bertsioak. Osloko Galeria Nazionalak bi margotutako bertsioetako bat dauka (1893, hemen erakusten dena). Beste margotutako bertsioa Munch Museoak dauka (1910, ikus galeria behean). Hiru bertsio horiek ez dituzte urtetan kanpora atera.

Laugarren bertsioa (pastela, 1895) 119.922.600 dolarretan saldu zitzaion Leon Black finantza-gizonari...Irakurri gehiago

Garrasia (norvegieraz: Skrik) Edvard Munch margolari espresionistaren konposizio baten ohiko izena da. 1893 eta 1910era egindako margolan eta pastelen sorta horrek lau bertsio dauzka. Alemanez margolan hauei eman zien izena Der Schrei der Natur da («Naturaren garrasia»). Artelan hauek oinaze batean den giza irudi bat erakusten dute zeru laranja zurrunbilotsu bateko paisaia baten kontra. Arthur Lubowek honela deskribatu du Garrasia: «arte modernoaren ikono bat [da], gure garaiko Mona Lisa bat».

Edvard Munchek hainbat bitartekoren bitartez sortu zituen lau bertsioak. Osloko Galeria Nazionalak bi margotutako bertsioetako bat dauka (1893, hemen erakusten dena). Beste margotutako bertsioa Munch Museoak dauka (1910, ikus galeria behean). Hiru bertsio horiek ez dituzte urtetan kanpora atera.

Laugarren bertsioa (pastela, 1895) 119.922.600 dolarretan saldu zitzaion Leon Black finantza-gizonari Sotheby's arte moderno eta inpresionistako enkantean 2012ko maiatzaren 2an, enkantean margolan baten truke espresuki inoiz pagatutako prezio garaiena. Pintura New Yorkeko Arte Modernoko Museoan izan zen ikusgai, 2012ko urritik 2013ko apirilera.

Era berean, 1895ean, Munchek harrizko litografia bat sortu zuen. Munchek sortutako litografietatik, hainbat alek iraun egin dute. Bakarrik lau dozena inguru inprimazio egin ziren, harik eta inprimatzaileak, Munch ez zegoela, jatorrizko harria zaharberritu zuen arte.

Garrasia goi-mailako hainbat arte-lapurretaren jomugan izan da. 1994an, Galeria Nazionaleko bertsioa lapurtu zuten, eta hilabete batzuk geroago berreskuratu zen. 2004an, berriz, Garrasia eta Madonna lapurtu zituzten Munch Museoan, baina biak ere bi urteren buruan berreskuratu zituzten.

Photographies by:
Edvard Munch - Public domain
Statistics: Position
257
Statistics: Rank
263418

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
382491567Click/tap this sequence: 4915

Google street view

Where can you sleep near Garrasia (margolana) ?

Booking.com
487.369 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 2 visits today.