Munchmuseet

( Munch Museoa )

Munch Museoa (Munchmuseet) Oslon, Norvegian, dagoen erakundea da. 1940an, Edvard Munchen testamentuan artelan asko Oslo hirira utzi zizkion; hauek erakusteko museoa sortu zen. 1963an ireki zen, margolariaren jaiotzaren ehun urtemugarekin batera. 2020rako Bjørvikan museoaren adar bat ireki nahi dute. Eraikinaren arkitektoak Einar Myklebust eta Gunnar Fougner izan ziren.

Historia

Edvard Munchek bere testamentuan Oslo hiriari 1100 margolan, 15.500 marrazki, 4.700 zirriborro eta sei eskultura. Halaber, 2.240 liburu inguru zueden beste material askoren artean. Ondoren ere Inger Munchek, artistaren arrebak, beste artelanak eta objektuak eman zituen. Ondare hori gordetzeko Udalak museoaren ideia plazaratu zuen. Museoaren eraikitzeak sortu zituen gastuak neurri batean udal-zinemek emandako irabaziekin ordaindu ziren. 1963an ireki zen, margolariaren jaiotzaren ehun urtemugarekin batera.

Gaur egun Munch Museoak artistaren lan piktorikoen erdia erakusten du. Ondare horrekin batera, liburutegia, erakusketak egiteko aretoa, kafetegia, hezkuntza saila eta beste zerbitzu asko eskaintzen ditu.

Photographies by:
Statistics: Position
5335
Statistics: Rank
67386

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
495736812Click/tap this sequence: 2269
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Munch Museoa ?

Booking.com

What can you do near Munch Museoa ?

9.003.444 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 783 visits today.