Philae temple complex

( Filae )

Filae edo File (egiptoeraz P-aaleq, «muga»; grezieraz: Philae; arabieraz: Jazirat Filah) Niloko uharte txikia da, Aswanen hegoaldetik 8 kilometrora dagoena. Uharte santua zen, Isis jainkosaren lurra; berandukoak dira bertako eraikuntzak. Zaharrena Nektanebo II.aren tenplu txikia da. Tenplu nagusia Isis jainkosarena da, Nektanebo II.ak egina. Uholdeek hondatu zuten zati bat, eta Ptolomeo II.ak eta Ptolomeo XIII.ak konpondu zuten. Monumentu horrek garrantzi handia du, behe-erliebeengatik eta hormetan eta zutabeetan grabaturik dituen testuengatik. Iparraldean Horusen tenplua dago, ekialdean Hathorren tenplu txikia, Ptolomeo VI.ak eraikia, eta hego-ekialdean Trajanoren kioskoa.

Luzaro Filae kristautasunaren hedakuntzaren kontrako bilgune izan zen, eta V. mendera arte erromes paganoak joan ohi ziren bisitari. Aswango urtegia egin zenean, urtean hamar hilabetez ur azpian geratzen ziren tenpluak. UNESCOk bultzaturik ordea, tenplu horiek ondoan zego...Irakurri gehiago

Filae edo File (egiptoeraz P-aaleq, «muga»; grezieraz: Philae; arabieraz: Jazirat Filah) Niloko uharte txikia da, Aswanen hegoaldetik 8 kilometrora dagoena. Uharte santua zen, Isis jainkosaren lurra; berandukoak dira bertako eraikuntzak. Zaharrena Nektanebo II.aren tenplu txikia da. Tenplu nagusia Isis jainkosarena da, Nektanebo II.ak egina. Uholdeek hondatu zuten zati bat, eta Ptolomeo II.ak eta Ptolomeo XIII.ak konpondu zuten. Monumentu horrek garrantzi handia du, behe-erliebeengatik eta hormetan eta zutabeetan grabaturik dituen testuengatik. Iparraldean Horusen tenplua dago, ekialdean Hathorren tenplu txikia, Ptolomeo VI.ak eraikia, eta hego-ekialdean Trajanoren kioskoa.

Luzaro Filae kristautasunaren hedakuntzaren kontrako bilgune izan zen, eta V. mendera arte erromes paganoak joan ohi ziren bisitari. Aswango urtegia egin zenean, urtean hamar hilabetez ur azpian geratzen ziren tenpluak. UNESCOk bultzaturik ordea, tenplu horiek ondoan zegoen Agikia uhartera eraman zituzten, 1972tik 1980ra bitartean.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
1673
Statistics: Rank
73512

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
936752841Click/tap this sequence: 4316

Google street view

Where can you sleep near Filae ?

Booking.com
489.909 visits in total, 9.197 Points of interest, 404 Destinations, 74 visits today.