الأقصر

( Luxor )

Luxor (arabieraz الأقصر Al-Uqsur), Egiptoko hiri bat da, antzinako Tebasen hondakinen gainean eraikia, Antzinako Egiptoko Inperio Berriko eta Goi Egiptoko IV. nomoaren hiriburua izan zena. Nilo ibaiaren ekialdeko ibarrean dago, lehen ur-jauzia delakotik, (Asuanetik) 200 kilometro iparraldera. Bere biztanleria, 2006ko azken erroldaren arabera, 451.318 biztanlekoa da.

Izen egiptoarra: Uaset. Izen greziarra: Tebas. Izen arabiarra: Al-Uqsur.

Historia

Luxor, antzinako Uaset (antzinako egiptoarren arabera) edo Tebas (greziarren arabera) hiriaren zati da, Homerok "Ehun ateen hiria" deitua, bere harresietan zuen ate mordoagatik. Arabiarrek Al-Uqsur deitzen diote "Jauregien Hiria", bere eraikin ederrengatik, jauregitzat hartuak.

Antzinako Egiptoko tenplu handien hiria da (Luxor eta Karnak), eta mendebaldeko ibarreko nekropoli ospetsuena, non Egiptoko Inperio Berriko faraoi eta nobleak lurperatu ziren, Erregeen Haran eta Erreginen Haran ospetsuak.

Egiptoko Antzinako Inperioaren hasieran, Egiptoko hiriburua Menfis zen. Tebasek hartzen du Menfisen lekukoa Egiptoko hiriburu bezala K. a. 2050 inguruan, XI. dinastian, 1500 urtez, Antzinako Egiptoren hiriburua izan zelarik.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
2132
Statistics: Rank
58197

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
368957214Click/tap this sequence: 5265

Google street view

Where can you sleep near Luxor ?

Booking.com
489.957 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 6 visits today.