Україна
UkrainaContext of Ukraina
Ukraina (Україна, Ukrayina, ukrɑˈjinɑ ahoskatua; Украина; Krimeako tatareraz: Ukraina) Ekialdeko Europako estatu burujabea da, Itsaso Beltzaren ertzean kokaturik dagoena. Ekialde eta ipar-ekialdean Errusiarekin du muga, ipar-mendebaldean Bielorrusiarekin, mendebaldean Polonia, Eslovakia eta Hungariarekin, hego-mendebaldean Errumania eta Moldaviarekin, eta hegoaldean Itsaso Beltzarekin eta Azoveko itsasoarekin. Gaur egun, lurralde-eztabaida dauka Errusiarekin, Krimeako penintsularen egoera dela-eta; izan ere, Errusiak beretu zuen lurralde hori 2014an, baina nazioarteko ko...Irakurri gehiago
Ukraina (Україна, Ukrayina, ukrɑˈjinɑ ahoskatua; Украина; Krimeako tatareraz: Ukraina) Ekialdeko Europako estatu burujabea da, Itsaso Beltzaren ertzean kokaturik dagoena. Ekialde eta ipar-ekialdean Errusiarekin du muga, ipar-mendebaldean Bielorrusiarekin, mendebaldean Polonia, Eslovakia eta Hungariarekin, hego-mendebaldean Errumania eta Moldaviarekin, eta hegoaldean Itsaso Beltzarekin eta Azoveko itsasoarekin. Gaur egun, lurralde-eztabaida dauka Errusiarekin, Krimeako penintsularen egoera dela-eta; izan ere, Errusiak beretu zuen lurralde hori 2014an, baina nazioarteko komunitatearen gehiengoak ez zuen anexioa onartu. 603.628 kilometro koadroko eremua hartzen du, Krimea barne, eta 2016an 42,5 milioi biztanle zituen, Krimea eta Sebastopol gabe. Hiriburua Kiev da.
More about Ukraina
- Native name Україна
- Calling code +380
- Internet domain .ua
- Speed limit 130
- Mains voltage 230V/50Hz
- Democracy index 5.81
- Population 41167335
- Area 603550
- Driving side right