Sudan
Context of Sudan
Sudan (arabieraz: السودان, as-Sūdān; ingelesez: Sudan, suːˈdɑːn ahoskatua;), ofizialki Sudango Errepublika (arabieraz: جمهورية السودان, Jumhūriyyat as-Sūdān; ingelesez: Republic of the Sudan) Afrika ipar-ekialdeko estatua da, zati batean Itsaso Gorriaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Egipto iparraldean, Eritrea eta Etiopia ekialdean, Hego Sudan hegoaldean, Afrika Erdiko Errepublika hego-mendebaldean, Txad mendebaldean eta Libia ipar-mendebaldean. Bi hizkuntza ofizialak arabiera eta ingelesa dira, nahiz eta beste hainbat hizkuntzak estatus babestua ere izan, hala nola dinka, peul eta nuer hizkuntzak. Izena arabierazko Bilad as-sudan esapidetik datorkio, hau da, "Beltzen herria".
...Irakurri gehiago

Estatuko mugen barruan dagoen herri-aniztasuna dela kausa, alde batetik azken urteetan Darfur eskualdean egoera oso latza bizi izan dute; bestetik, zenbait hamarkadatan gehienbat arabiar eta musulmana den iparraldea eta batez ere beltza eta kristau eta animista den hegoaldearen artean Afrikako gerra zibilik luzeena izan da. Horri amaiera emateko, 2011ko urtarrilean Hego Sudanen independentziaren gaineko erreferenduma egin zen, eta uztailaren 9an bilakatu zen estatu independente. Hiriburua Khartum da.