Sri Lanka
Context of Sri Lanka
Sri Lanka, izen ofiziala Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa (sinhalaz: Sri Lanka Prajathanthrika Samajavadi Jasnarajaya), Hegoaldeko Asiako uharte-estatua da, Indiako ozeanoan kokatua, Palk itsasarteak Indiatik bereizia. Antzinako izena, Britainiar Inperioaren menpe zegonean, Zeilan zen (ingelesez: Ceylon).
Hizkuntza ofizialak tamilera eta sinhala dira, biak maila berekoak, nahiz eta bigarrenak nagusitasun argia izan biztanleriaren % 85 inguruk hitz egiten baitu. Ingelesa ohiko hizkuntza da administrazioan eta turismo ekipamenduetan. Administrazio hiriburua Sri Jayawardenapura-Kotte (Kotte) da, nahiz eta hiri garrantzitsuena, handiena eta hiriburu ekonomikoa Kolonbo izan. Beste hiri nagusiak Dehiwala-Mount Lavinia, Moratuwa eta Jaffna dira.
Egun estatu burujabea bada ere, Sri Lankako historia kolonizazioarekin lotu behar da. Etengabeko konkistak pairatu dituen herrialdea da Sri Lanka. 1948an, berriz, Bigarren Mundu Gerra ...Irakurri gehiago
Sri Lanka, izen ofiziala Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa (sinhalaz: Sri Lanka Prajathanthrika Samajavadi Jasnarajaya), Hegoaldeko Asiako uharte-estatua da, Indiako ozeanoan kokatua, Palk itsasarteak Indiatik bereizia. Antzinako izena, Britainiar Inperioaren menpe zegonean, Zeilan zen (ingelesez: Ceylon).
Hizkuntza ofizialak tamilera eta sinhala dira, biak maila berekoak, nahiz eta bigarrenak nagusitasun argia izan biztanleriaren % 85 inguruk hitz egiten baitu. Ingelesa ohiko hizkuntza da administrazioan eta turismo ekipamenduetan. Administrazio hiriburua Sri Jayawardenapura-Kotte (Kotte) da, nahiz eta hiri garrantzitsuena, handiena eta hiriburu ekonomikoa Kolonbo izan. Beste hiri nagusiak Dehiwala-Mount Lavinia, Moratuwa eta Jaffna dira.
Egun estatu burujabea bada ere, Sri Lankako historia kolonizazioarekin lotu behar da. Etengabeko konkistak pairatu dituen herrialdea da Sri Lanka. 1948an, berriz, Bigarren Mundu Gerra pasa eta gero, deskolonizazioan burujabetza eskuratu zuen. Orduan, Sri Lanka izeneko estatua jaio zen.
More about Sri Lanka
- Currency Errupia srilankar
- Calling code +94
- Internet domain .lk
- Mains voltage 230V/50Hz
- Democracy index 6.14
- Population 22037000
- Area 65610
- Driving side left