Sri Lanka

Sri Lanka, izen ofiziala Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa (sinhalaz: Sri Lanka Prajathanthrika Samajavadi Jasnarajaya), Hegoaldeko Asiako uharte-estatua da, Indiako ozeanoan kokatua, Palk itsasarteak Indiatik bereizia. Antzinako izena, Britainiar Inperioaren menpe zegoenean, Zeilan zen (ingelesez: Ceylon).

Hizkuntza ofizialak tamilera eta sinhala dira, biak maila berekoak, nahiz eta bigarrenak nagusitasun argia izan biztanleriaren % 85 inguruk hitz egiten baitu. Ingelesa ohiko hizkuntza da administrazioan eta turismo ekipamenduetan. Administrazio hiriburua Sri Jayawardenapura-Kotte (Kotte) da, nahiz eta hiri garrantzitsuena, handiena eta hiriburu ekonomikoa Kolonbo izan. Beste hiri nagusiak Dehiwala-Mount Lavinia, Moratuwa eta Jaffna dira.

Egun estatu burujabea bada ere, Sri Lankako historia kolonizazioarekin lotu behar da. Etengabeko konkistak pairatu dituen herrialdea da Sri Lanka. 1948an, berriz, Bigarren Mundu Gerra...Irakurri gehiago

Sri Lanka, izen ofiziala Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa (sinhalaz: Sri Lanka Prajathanthrika Samajavadi Jasnarajaya), Hegoaldeko Asiako uharte-estatua da, Indiako ozeanoan kokatua, Palk itsasarteak Indiatik bereizia. Antzinako izena, Britainiar Inperioaren menpe zegoenean, Zeilan zen (ingelesez: Ceylon).

Hizkuntza ofizialak tamilera eta sinhala dira, biak maila berekoak, nahiz eta bigarrenak nagusitasun argia izan biztanleriaren % 85 inguruk hitz egiten baitu. Ingelesa ohiko hizkuntza da administrazioan eta turismo ekipamenduetan. Administrazio hiriburua Sri Jayawardenapura-Kotte (Kotte) da, nahiz eta hiri garrantzitsuena, handiena eta hiriburu ekonomikoa Kolonbo izan. Beste hiri nagusiak Dehiwala-Mount Lavinia, Moratuwa eta Jaffna dira.

Egun estatu burujabea bada ere, Sri Lankako historia kolonizazioarekin lotu behar da. Etengabeko konkistak pairatu dituen herrialdea da Sri Lanka. 1948an, berriz, Bigarren Mundu Gerra pasa eta gero, deskolonizazioan burujabetza eskuratu zuen. Orduan, Sri Lanka izeneko estatua jaio zen.

Historia
 
Sri Lankako txanpona (I. mendea)

Dirudienez, uharteko lehen biztanleak Asiako hegoaldetik joandako proto-australiarrak ziren. K.a. V. mende inguruan, Indiako iparraldeko indoeuroparrak iritsi ziren uhartera, eta han bizi zirenekin batera, gaur egungo zingales etniaren oinarria osatu zuten. Askoz geroago, K.o. lehen mendeetatik aurrera, Indiako hegoaldeko tamilak iritsi ziren, eta gehienak iparraldean finkatu ziren. K.a. III. mendean, budismoa uhartera sartu zen ezkero, Anuradhapura hiria garrantzi handiko politika eta erlijio gune bilakatu zen, Zeilan (Sri Lanka uhartearen lehengo izena) osoa menderatu zuena X. mendea arte. Aipagarri da zingalesek sortu zuten ureztapen sistema, antzinateko aurreratuenetakotzat hartzen baita. 993. urtean, Indiako hegoaldeko cola herriak hartu zuen uhartea, baina, 1070. urtean, Vijayabahu printzeak zingalesei itzuli zien atzera. Vijayabahuk Polonnaruva hirian ezarri zuen hiriburua (1070-1200). XIII. mendetik aurrera, tamilek gero eta esku handiagoa zuten iparraldean, eta zingalesak hegoaldeko eremu hezeetara joan ziren bitartean, Indiako hegoaldeko dinastia batek tamilen erreinua sortu zuen XIV. mendean. Tamil gehienak Jaffanako penintsulan elkartu ziren. Harrezkero, zingalesak eta tamilak bananduak daude. Bestalde, XIII, XIV, eta XV. mendeetan, indiarrak, txinatarrak eta malaysiarrak ere uhartean sartu ziren.

 
Sri Lankako erljio nagusia budismoa da. Irudian, hango Buda estatua bat.

XVI. mendetik, merkatari portugaldarrek eta holandarrek portuak ezarri zituzten kostan, Zetaren Bidean geldialdia egiteko aparteko tokia zen eta. Halaber, europarrek kosta kontrolatzen zuten bitartean, lurraldearen barrualdea independente mantendu zen. Zehatzago, 1505etik aurrera, portugaldarrak Zeilango kostaldean finkatu ziren, eta uharteko erregeen arteko liskarrez baliatuz, eta beren babespekoei erregetza lortzen lagunduz, XVII. mendearen hasierarako uharte gehiena mendean zuten. Zingalesek erreinu burujabe bat sortu zuten Kandy hirian. Kandyko erreinuak deituta, holandarrek uhartetik kanpora egotzi zituzten portugaldarrak; Zeilan Sortaldeko Indietako Konpainia Holandarraren mendean geratu zen 1796 arte. Izan ere, Britainia Handiak 1796an uhartea eta 1802an Kandyko erreinua hartu zituen, eta horrenbestez, 1802an, Zeilan britainiar kolonia bilakatu zen, Ceylon izenarekin. Ceylonek Indiako malko esapidea hartu zuen, Indiarenganako hurbiltasuna zela eta. Britainiarrek Indiako hegoaldeko tamilak ekarrarazi zituzten kafe sailetan lan egitera; eta 1830etik aurrera, uharteko ekonomia kafearen ekoizpenean oinarritu zen. Baina gaitz batek kafe-sailak galdu zituen, eta 1880an tea lantzen hasi ziren, oso emaitza onekin; handik gutxira, tea Zeilango diru-iturri nagusia zen. Bien bitartean, XX. mendearen lehen urteetan, zeilandar abertzaletasuna indarrez hazi eta hedatu zen erlijioan, gizartean eta irakaskuntzan. 1919an Zeilango Nazio Kongresua sortu zen, zingalesak eta tamilak batzen zituen alderdi nazionalista. Zeilanek, britainiarren mendean, gero eta autonomia handiagoa izan zuen, eta 1947an burujabetasuna lortu zuen, Commonwealth erakundearen barruan.

Burujabetasuna

Zeilango gobernua Alderdi Nazional Batua (ANB) kontserbadorearen mendean egon zen 1948tik 1956ra. Bien bitartean, elite anglofonoaren aurkako higikunde bat, budismoaren jarraitzaileek sustatuta, funtzionario eta salerosle tamilen aurka hedatu zen. 1956-65 bitartean, berriz, zingales abertzaletasunean oinarritua zegoen Sri Lankako Askatasunaren Alderdiak (SLAA) gobernatu zuen herrialdea, ezkerreko alderdi batzuen laguntzaz. Tamilen eta zingalesen arteko istiluek (1956, 1958) Bandaranaike Lehen ministroak agindu zituen erreformak gauzatzea galarazi zuten. 1959an Bandaranaike hil zuten, eta 1960ko hauteskundeen ondoren, haren alargunak, Sirimavo Bandaranaikek, hartu zuen senarraren tokia. 1965ean, ANBko D. Senanayake-k eta, 1970an, SLAAko S. Bandaranaike-k lortu zuten ostera aginpidea. 1972an onartutako konstituzioaren bidez Zeilan Sri Lankako errepublika bilakatu zen. 1977an, ANBk eskuratu zuen berriz aginpidea; hurrengo urtean onartutako konstituzioak aginpide osoa eman zion lehendakariari, eta Sri Lanka errepublika sozialista demokratiko bihurtu zen; ezkerrarentzat eta tamilentzat, erabaki hura diktadura bideratzeko lehen urratsa baino ez zen. Jayawardene lehendakari eta R. Premadasa lehen ministro hautatu zituzten. Harrezkero, Sri Lankako arazo nagusia herrialdearen batasuna arriskuan jartzen duen zingales gehiengoaren eta tamil gutxiengoaren arteko tirabirak dira, eta gobernuaren helburu nagusia uharteko iparraldeko eta ekialdeko probintzien federazioa nahi duten tamilen talde armatua menderatzea izan da. Izan ere, 1977an sortu zen Tigre tamilak talde armatuaren eta gudarostearen arteko borroketan milaka pertsona hil dira. Baina borroka armatuaren arazoari oinarrizko eskubideen murrizpenetatik eratorritakoak gehitu behar zaizkio: etxeratze deiak eta salbuespen egoerak, hedabideen zentsura, muturretako alderdien debekua, terrorismoaren aurkako legedi gogorra.

Sakontzeko, irakurri: «Sri Lankako gerra zibila»

1983. urtetik aurrera Sri Lanka sinhalarren eta tamilen arteko borroken itzalean bizi da. Liberation Tigers of Tamil Eelam (LTTE) tamil taldeak atzerriko laguntza zuen, Indiako Tamil Nadu estatukoa batez ere, eta gobernuaren gudarosteari egin behar zien aurre. Biztanle tamilak gudarostean esku hartzera behartzen zituen tamil gudarosteak eta, horren ondorioz, tamil gazte askok mendebaldera edo India hegoaldera egin zuten ihes. Sinhalar gudarosteak, ikusirik ezin ziela tamilei aurre egin, laguntza eskatu behar izan zion Indiari. Hala, Indiak soldaduak bidali zituen Sri Lankara. Baina hura porrot izugarria izan zen Indiarentzat eta 1990ean, azkenik, Sri Lankatik soldaduak erretiratzea erabaki zuen. Tamilen higikunde separatista, ordea, ez zen bakarra Sri Lankan: Janata Vimukhti Peramuna (JVP) ezkerraldeko taldeak atentatu gogorrak egin zituen estatuaren aurka. Gobernuaren zapalkuntza odoltsuak, ordea, higikunde horren amaiera ekarri zuen. R. Premadasa lehendakaria saiatu zen tamilen arazoari amaiera ematen, baina lortu zuen su-etena laburregia izan zen, eta borrokak areago gogortu ziren; jende askok alde egin zuen Sri Lankatik, eta milaka lagun hil ziren. 1993an R. Premadasa lehendakaria hil zuten. 1994ko hauteskundeetan Chandrika Kumaratunga irten zen garaile (Herri Aliantzako buruzagi eta Sirimavo Bandaranaikeren alaba). Lehen ministro izendatu zuten eta berehala saiatu zen LTTE taldearekin elkarrizketak egiten. Urte horretan bertan, Sri Lankako presidente hautatu zuten Kumaratunga. Presidente berriak bi bideri ekin zien: batetik, operazio militar handiak antolatu zituen, eta bestetik, konstituzioa berritu zuen tamilei autonomia handiagoa emateko. Baina, tamilek turismo gune nagusietan bonbak jarriz erantzun zioten presidentearen eskakizunari. 1998an larrialdi egoera ezarri zen herrialde osoan, eta atzerritar inbertsioak koloka larrian egon ziren. Gizarte egoera larriagotu egin zen; prostituzioan aritzen zirenen herena adin txikikoek hartzen zuten, Nazio Batuen arabera. Gobernuak hainbat saio egin bazituen ere elkarrizketetan hasteko, gerra zibila gogortu egin zen bi alderdien aldetik. Estimazioen arabera, 50.000 lagun hil dira gerra hasi zenetik. 2002. urtearen hasieran, gobernuak eta gerrillak su-eten bat hitzartu zuten, norvegiar diplomatikoen bitartekaritzaz; hitzarmen horrek tirabira handiak izan zituen, hainbatetan hautsi eta berretsi zelako. 2004ko abenduan, Indiako ozeano osoa astindu zuen tsunami izugarri batek txikizio handia egin zuen Sri Lankan eta dena berreraiki beharrak geroratu egin zituen pixka batean gobernuaren eta gerrillaren arteko tirabirak. 2005eko hauteskundeetan, Mahinda Rajapaksa aukeratu zuten lehendakari. 2006an, gerrillaren atentatu mordo batek amaiera eman zion bake hitzarmenari eta milaka hildako, iheslari eta kaltedun eragin zituen. 2009. urtearen hasieran, armadak sekulako erasoa jo zuen LTTEren aurka, gerrillariak gogor zanpatu eta ia garaitua zuen gerrilla.

2015eko abenduaren 8an, presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten Sri Lankan[1]. Maithripala Sirisena hautatu zuten presidente, botoen % 51,3 eskuratuta eta Mahinda Rajapaksak galdu egin zuen[2].

Presidentetzarako bozak dituzte gaur Sri Lankan. Berria 2015eko urtarrilaren 9a. Rajapaksak presidentetza galdu du Sri Lankan. Berria 2015eko urtarrilaren 10a.
Photographies by:
Statistics: Position
665
Statistics: Rank
149066

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
561294873Click/tap this sequence: 4425
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Sri Lanka ?

Booking.com
491.332 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 19 visits today.