Context of Euskal Autonomia Erkidegoa

Euskal Autonomia Erkidegoa —sigletan idatzita, EAE— edo Euskadi Espainiaren iparraldeko autonomia erkidego bat da, 1979. urtean sortua. Euskal Herriko mendebaldeko zatia da, Araba (Trebiñuko barrendegia izan ezik), Gipuzkoa eta Bizkaia biltzen dituena. Erkidegoko hiriburua, izatez, Gasteiz da, hiri horretan baitaude Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Eusko Jaurlaritzako lehendakariarena eta Eusko Legebiltzarrarena.

Badu arrazoirik euskal izena hartzeko, lurralde hori baita bere eremu osoan sorreratik bertatik euskara hizkuntza ofizialtzat duen lurralde bakarra. Gaztelania ere bada ofiziala. Nafarroako Foru Erkidegoari EAEren parte izateko eskubidea onartu zaio Espainiako Konstituzioan, baina hegoaldeko nafar herritarrek horri buruz erabakitzeko duten eskubidea ez da inoiz erreferendum batean gauzatu.

Where can you sleep near Euskal Autonomia Erkidegoa ?

Booking.com
509.515 visits in total, 9.227 Points of interest, 405 Destinations, 108 visits today.