Context of Eskozia

Eskozia (ingelesez eta eskozieraz, Scotland; Eskoziako gaeleraz, Alba) Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetatik iparralderen dagoena da. Ingalaterra eta Galesekin batera, Britainia Handiko uhartea osatzen du: uharte horretako heren bat hartzen du, eta 790 uharte baino gehiago ditu. Ipar eta mendebaldean, Ozeano Atlantikoarekin du muga; ekialdean, Ipar itsasoarekin; hegoaldean, Ingalaterrarekin; eta hego-mendebaldean, Ipar kanalarekin eta Irlandako itsasoarekin. Lurraldez, 78.772 km2 ditu, eta gutxi gorabehera 5.116.900 biztanle; beraz, 65 biztanle ditu km2-ko. Hiriburua Edinburgh da, eta hiririk handiena – Glasgow (haren hirigunean bizi dira Eskoziako biztanleen % 20).

1707 arte, Eskoziako Erresuma burujabea izan zen: urte hartan Britainia Handia sortzeko Ingalaterrarekin Batasun Agiria izenpetu zen. Batasunak ez zuen Eskoziako berezko sistema legal edo judizialaren aldaketarik ekarri, hau ordudanik Gales, Ingalaterra eta Ipa...Irakurri gehiago

Eskozia (ingelesez eta eskozieraz, Scotland; Eskoziako gaeleraz, Alba) Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetatik iparralderen dagoena da. Ingalaterra eta Galesekin batera, Britainia Handiko uhartea osatzen du: uharte horretako heren bat hartzen du, eta 790 uharte baino gehiago ditu. Ipar eta mendebaldean, Ozeano Atlantikoarekin du muga; ekialdean, Ipar itsasoarekin; hegoaldean, Ingalaterrarekin; eta hego-mendebaldean, Ipar kanalarekin eta Irlandako itsasoarekin. Lurraldez, 78.772 km2 ditu, eta gutxi gorabehera 5.116.900 biztanle; beraz, 65 biztanle ditu km2-ko. Hiriburua Edinburgh da, eta hiririk handiena – Glasgow (haren hirigunean bizi dira Eskoziako biztanleen % 20).

1707 arte, Eskoziako Erresuma burujabea izan zen: urte hartan Britainia Handia sortzeko Ingalaterrarekin Batasun Agiria izenpetu zen. Batasunak ez zuen Eskoziako berezko sistema legal edo judizialaren aldaketarik ekarri, hau ordudanik Gales, Ingalaterra eta Ipar Irlandakotik ezberdina da, honenbestez nazioarteko zuzenbidean erakunde juridiko ezberdintzat onartu eta hartzen da. Berezko legeen biziraupena jaso da, baita eskoziar kulturako zati diren hezkuntza eta erlijio sistema ezberdinak ere eta hauek mendeetan zehar garatu dira.

Hizkuntza ofiziala ingelesa da lurraldean eta aitortutako hizkuntzak scotsera eta Eskoziako gaelera dira. Scotsera, ingelesaren oso antzekoa dena, germaniar hizkuntzen kidea da eta Eskoziako gaelera, aldiz, zelta hizkuntzen kidea da (biak indoeuropear hizkuntzen kideak dira), irlandera eta manxerarekin lotura estua duena.

Where can you sleep near Eskozia ?

Booking.com
486.722 visits in total, 9.181 Points of interest, 404 Destinations, 32 visits today.