Edinburgo (Eskoziako gaeleraz: Dùn Èideann, eskozieraz: Edinburrie, ingelesez: Edinburgh) Eskoziako hiriburua eta bigarren hiririk handiena da, Glasgowren ondoren. Herrialdeko ekialdean dago, Fortheko fiordoan. 2010ean 486.120 biztanle zituen.

1437. urteaz geroztik, Eskoziako hiriburua da. Argien mendean, Edinburgoko Unibertsitateari esker Europako hezkuntza eta kultur hiri garrantzitsuenetako bat izan zen. 1995an UNESCO erakundeak Edinburgheko Hiri Berria eta Hiri Zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zituen. Urtero bataz beste 13 milioi lagunek bisitatzen dute, bereziki udan, Edinburgh Jaialdi sonatua dela eta.

Historia

Edinburgo hiriaren eremuan gutxienez Brontze Arotik gizakien kokalekuak bazeuden: adibidez, aurkitu diren aztarna zaharrenak Holyrood, Craiglockhart Hill eta Pentland Hills-en daude.[1] Burdin Aroan bertako kulturak Erdialdeko Europatik zetozen Hallstatt eta La Tène kultura zelten eragina jaso zuen. I. mendean erromatarrak Lothian eskualdera iritsi eta bertan tribu britoi batekin topo egin zuten. Haiei Votadini izena eman zieten, beren buruei beren ama hizkuntzaz deitzeko erabiltzen zuten izenaren latinezko bertsioa.

V. mendearen hasieran erromatarrek alde egin zutenetik gutxi gorabehera 638 urtea arte, Edinburgo izango zena eta, harekin batera, egungo Eskoziako hego-ekialdea britoien menpe egon zen: haiek Gododdin izeneko erresuma sortu zuten. Haren hiriburua Din Eidyn zela uste da, hau da, gerora Edinburgo izango zena.[2] Urte hartan Northumbriako angloek erreinu hori setiatu eta handik gutxira Eskoziako Hego-Ekialdea haien menpe erori zen. Pikto eta eskotoek eginiko presioa gorabehera, Eskoziako eremu hori angloen mende egon zen 950 urtea arte.[3] Artean, Konstantino II.a Eskoziakoaren seme Indulf erregearen agintaldian, Piktoen Kronikaren arabera, 'oppidum Eden',[4] kokalekua eskotoen mende erori eta azkenik euren eskuetara iragan zen.[5] Angloen menpe egon zen hiru mende horietan Eskoziako hego-ekialdean antzinako ingelesa hitz egin zen; horren ondorioz, hiriak '-burh' germaniar atzizkia hartu zuen[6] eta, horrez gain, eskoziera hizkuntza germaniarraren hazia ere erein zen.

 
Edinburgo hiria 1670an.

XII. mendean Edinburgoko gaztelu ospetsua harkaitz bolkanikoaren gainean eraiki eta bertan Eskoziako Errege Burgu zaharrenetako bat ezarri zen. XII. mendean, The Canongate barrutia sortu eta Holyrood abadiaren laguntzaz ekialderantz hedatu zen. Horrela, Goi Erdi Aroan hiria pixkanaka handituz joan zen, Berpizkunde Aroan hazkuntza horren jarraipena gertatu zen. XVI. mendean, hiria Eskoziar Erreformaren eta XVII. mendean, Covenant Gerren lekuko izan zen.

1603an Jakue VI.a Eskoziakoa Ingalaterrako Erresumako errege ere bilakatu zen, Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa tituluak bereganatuta eta bi erresumak batuta. Eskozia erresuma independente gisa mantendu zenez, Edinburgon Eskoziako Legebiltzarra zegoen.[7] Hiru urtetik behin, Edinburgo hirira itzuliko zela hitza eman ondoren, behin bakarrik itzuli zen, 1617an.

1639an Presbiteriar Covenanterrak eta Eliza Anglikarraren arteko gatazkak Hiru Erresumen Gerrei bide eman zien. Ingalaterrako Hirugarren Gerra Zibilean zehar jazotako Worcesterreko guduan Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoaren gudarostearen porrotaren ondoren, Oliver Cromwell agindupean Ingalaterrako Commonwealtheko gudarosteek Edinburgo hiriaz jabetu ziren.

 
John Knoxen jaiotetxea XIX. mendean.

XVII. mendean Flodden Wall izeneko harresiak hiriaren mugak ziren: harresia XVI. mendean Jakobo IV.a Eskoziakoak 151ko Floddengo gudua galdu eta bertan hil ondoren hiriak jasandako ingelesen erasoei aurre egiteko eraiki zen. Eraikitzeko leku gutxi zegoenez, hiriko etxebizitzen garaiera handituz joan zen; horren ondorioz, 11 maila edo solairuko eraikinak arruntak ziren, baina 14 eta 15 solairuko errekorretara ere iristi ziren batzuk[8]. Harrizko eraikin haietako asko oraindik ere Edinburgheko Hiri Berrian ikusgai daude.

1706 eta 1707an, Batasun Agiriaren ondorioz, Ingalaterra eta Eskoziako Legebiltzarrak nahiz bi erresumen arteko batasuna gauzatu zen: horrek Britainia Handiko Erresuma sortu zuen, baita Britainia Handiko Legebiltzarra ere, Eskoziako Legebiltzarrak Ingalaterrakoarekin bat egin baitzuen, Londresko Westminster barrutiko egoitzan. Garai hartan, eskoziar ugari batasunaren aurka azaldu ziren: hori zela eta, Edinburgo hiriam manifestazio eta liskar ugari gertatu ziren.[9]

 
Edinburgo hiria, Calton Hill muinotik ikusita, 1865-1895 bitartean.

1745eko Jakobiten matxinadan jakobitak Edinburgo hiria denbora laburrez batez bereganatu eta ondoren Ingalaterra erasotzera joan ziren. Inverness hiritik hurbil jazotako Cullodengo guduko jakobitar porrotak Eskoziako Lur Garaietako katolikoen aurkako errepresioa ekarri zuen denboraldi batez. Edinburgo hirian Hannover etxeko monarkak hiritarren babesa bereganatzen saiatu zen: horretarako, Edinburgheko gazteluaren iparraldeko eremua etxegintza bultzatu zuen eta bertan Erregea eta haren familiaren ohorez kaleak izendatu ziren: George Street, Frederick Street, Hannover Street eta Princes Street kaleek Jurgi III.a Erresuma Batukoaren bi semeak omentzen dituzte.

Bestalde, XVIII. mendean Edinburgo hiria Eskoziar Berpizkundea bihotza izan zen.[10] Kontinenteko kultur pertsonaia ospetsu ugari hirian ibili ziren, baita eskoziar ugari ere: David Hume, Walter Scott, Robert Adam, David Wilkie, Robert Burns, James Hutton eta Adam Smith. Garai hartan, Edinburgo hiria kultura gune garrantzitsua bilakatu zen eta, horrexen ondorioz, Edinburgheko Hiri Berriaren Greko-Erromatar estiloko arkitekturari esker, hiriak Iparraldeko Artenas ezizena bereganatu zuen. Horrekin batera, mende hartako eskoziar elite intelektualak Europakoan eragin esanguratsua izan zuen.[11]

XIX. mendean, beste hiri ugariren gisa, Edinburgh industrializatu egin zen, ez ordea Glasgow adina; horregatik, Glasgow Eskoziako hiririk handi eta populatuena bilakatu zen, baita Britainiar Inperioko hiri garrantzitsuenetako bat ere.

1998ko Eskoziako Agiriaren ondorioz, Eskoziari Eskoziako Legebiltzarra eta Eskoziako Gobernua itzuli zitzaizkion: haien egoitzak Edinburgon berrezarri ziren: Eskozia gobernatzeko ardura dute baina defentsa, zerga eta kanpo harremanen inguruko eskumenak Erresuma Batuko Legebiltzarraren esku mantendu ziren.

Edinburgh hiriko erdigunea Scott monumentua dorrearen goialdetik ikusita, tartean Edinburgheko Hiri Zaharra, Edinburgheko gaztelua, Princes Street Gardens parkea, The Mound muinoa, Eskoziako Galeria Nazionala, Eskoziako Errege Akademia, Princes Street kalea eta Edinburgheko Hiri Berria ageri dira. 
Edinburgh hiriko erdigunea Scott monumentua dorrearen goialdetik ikusita, tartean Edinburgheko Hiri Zaharra, Edinburgheko gaztelua, Princes Street Gardens parkea, The Mound muinoa, Eskoziako Galeria Nazionala, Eskoziako Errege Akademia, Princes Street kalea eta Edinburgheko Hiri Berria ageri dira.
Coghill, Hamish Lost Edinburgh pp. 1/2.Y Gododdin[Betiko hautsitako esteka], East Lothian HeritageThe kingdom of the Angles, BBC-Scotland's historyWatson, The Celtic Place Names of Scotland (1926), 340. orr.Lynch et al., The Oxford Companion to Scottish History (2001), 658. orr.Jones, Mari; Singh, Ishtla (2005). Exploring Language Change. Routledge. p. 70. Privy council records. 2012ko urtarrilaren 30a.Notices of the most remarkable fires in Edinburgh, from 1385 to 1824. Robert Chambers. 1824. 2010eko irailaren 10a.making of the United Kingdom and Black peoples of the Americas. Kelly (1998). 77. orr. Heinemann. 2011ko urtarrilaren 23a. isbn=978-0-435-30959-6William Robertson and the expansion of empire. University Press, Cambridge. William Robertson. 1997. isbn=978-0-521-57083-1Blackwood's Edinburgh magazine, 11. bilduma. 1822. 323. orr.
Photographies by:
Tilmandralle - Public domain
Statistics: Position
2113
Statistics: Rank
58609

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
196728534Click/tap this sequence: 4948

Google street view

Where can you sleep near Edinburgo ?

Booking.com
489.155 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 61 visits today.