Context of Chiapas

Chiapas Mexiko hego-ekialdeko estatu federala da. Ekialdean Guatemalarekin du muga, mendebaldean Oaxacarekin, iparraldean Tabascorekin, hegoaldean Ozeano Barearekin eta ipar-mendebaldean Veracruzekin. 73.289 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 4.796.580 biztanle zituen. Sierra Madre mendilerroa hego-ekialdetik sartzen da estatuaren erdialderaino. Hiriburua Tuxtla Gutiérrez da, eta San Cristóbal de las Casas hiririk ezagunena.

Ezaguna da EZLN gerrillagatik, eta baita erakargarritasun turistikoengatik ere. Edertasun naturalez gain, Kolonaurreko zibilizazioen hondarrak ikus daitezke (aipagarriena Palenque hiri prehispanikoa da), eta hainbat talde kulturalekin daude (bai etnia indigenak bai atzerritarrak). Biztanle gehienak nekazaritza eta abeltzaintzatik bizi dira, asko baldintza txarretan.

Where can you sleep near Chiapas ?

Booking.com
489.139 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 45 visits today.