Yonaguniko Egiturak (japonieraz: 与那国島海底地形, Yonaguni-jima Kaitei Chikei) Japoniako Yonaguni uhartean 1985ean aurkitu ziren urpeko egituren multzoa da. Haien jatorria eztabaidapean dago. Egiturak Kihachirō Aratake urpekari japoniarrak aurkitu zituen ezustean. Egitura megalito bat da, azken glaziazioaren aurretik lurrazalean egondakoa; litekeena da haren eraikuntzan edo birmoldaketan gizakiak parte hartu izana.

Japoniarrek "monumentu" deitzen diete egitura hauei, eta haien jatorria zalantzazkoa da gaur egun ere. Hainbat geologo eta historialarik naturak egindakoak izan daitezkeela adierazi dute, baina hauen azalpenak zalantzazkotzat jo dituzte beste hainbat zientzialarik. Hauek argudiatzen dute gizakiak eraikitako egiturak direla, bere osotasunean edo zatiren batean behintzat. Bada aurkikuntza Mu elezaharretako kontinente galduko zibilizazioarekin lotu duenik, baina hipotesi honek ez du oinarri sendorik.

Turi...Irakurri gehiago

Turismoak arreta handia ipini die egitura hauei eta gaur egun uhartearen erakarle turistiko handienetakoa da.

Photographies by:
Melkov - CC0
Melkov - CC0
Vincent Lou from Shanghai, China - CC BY 2.0

Statistics: Position
885
Statistics: Rank
212368

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
479258136Click/tap this sequence: 3377
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Yonaguniko Egiturak ?

Booking.com
8.787.974 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 725 visits today.