西安城墙

( Xi'ango harresia )

Xi'ango harresia (txineraz: 西安城墙), Xi'an hiria inguratzen duen harresia da, Txinako harresi guztien artean hobekien kontserbatua dagoena da. Ming dinastiaren garaian eraiki zen, eta, gaur egun, harresi osoak dirau zutik.

Oraindik ere ikertzen den tokia da, antzinako teknika militarren adibide argi bat baita. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeko eskaera egin da.

Historia

Harresia, Ming dinastiako Zhu Yuanzhang enperadoreak 1370[1] eta 1378 bitartean eraiki zuen Tang dinastiaren antzinako hiri debekatuaren gainean[2]. Harresi honen eraikuntzarekin, hiria, herrialdearen mendebaldean aurkitzen ziren tribu barbaroen erasoetatik babestu nahi zen.

1568 urtean Longqing enperadoreak gotortu egin zuen harresiaren goialdean kanpora begira harri urdinak ezarriz eta 1781 urtean Qing dinastiako Qianlong enperadoreak harresia handitu eta gaur egungo hainbat egitura ezarri zituen, gezi-zuloak, drenaia...[2]

XX. mende hasierarako harresia egoera tamalgarrian aurkitzen zen eta Txinako Errepublikako agintariek berriztatze lan handiak hartu zituzten, garrantzi estrategiko handiko egitura iritzi baitzioten. 1926an kanpoaldetik bonbakeatua izan zen baina ongi eutsi zion eta hiriak ez zuen kalterik jasan[3]. Hegoaldeko atea ordea suak erre zuen eta 2014an berriztu zen. Bigarren Mundu Gerra garaian japoniarrek Xi'an sarritan bonbakatu zuten airetik eta harresiaren oinarrian 1.000 bunkerretik gora eraiki ziren, bai eta ihes egiteko pasabideak ere[3].

XX. mendean harresia zulatu eta arku handiak egin zitzaizkion hiri barnera sartu eta irtetzeko trafikoa errazteko[4].

1961 urtean Txinako Historia eta Kultura ondare nazionala izendatua izan zen eta 2008an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeko eskaria egin zen[2].

«xi'an tourism china» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2019-05-19). ↑ a b c Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako ↑ a b (Ingelesez) New Narratives of Urban Space in Republican Chinese Cities: Emerging Social, Legal and Governance Orders. BRILL 2013-03-21 ISBN 9789004249912. (Noiz kontsultatua: 2019-05-19). «Archery Tower Xi'an City Wall 西安城墙» hua.umf.maine.edu (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
Photographies by:
Statistics: Position
2584
Statistics: Rank
46966

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
827619534Click/tap this sequence: 8176

Google street view

Where can you sleep near Xi'ango harresia ?

Booking.com
489.779 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 30 visits today.