龙门石窟

( Longmen leizeak )

Longmen leizeak edo Longmen haitzuloak (txinera sinplifikatuz: 龙门石窟; txinera tradizionalez: 龍門石窟; Pinyineraz: Lóngmén Shíkū) Txinako Henan probintzian dauden leizeak dira, Luoyang hiritik 12 kilometro hegoaldera. Budismoaren objektu ugari dutelako dira aipagarriak. Tamaina desberdinetako Budaren milaka estatua, 2.500 estela eta 60 pagoda daude bertan. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2000. urtean.

Historia

Wei Iparraldeko Xiaowen enperadoreak V. mendean Luoyang hiriburu izendatu zuen eta orduan hasi ziren haitzuloak lantzen. Lau fase izan zituen leizeen eraikuntzak, 493 urtean hasi eta 1127an amaitu zen arte; Wei dinastiak (493-534), Sui dinastiak (581-618), Tang dinastiak (618-907) eta Song dinastiak (960-1127) eraiki zituzten[1].

1368 eta 1912 artean Ming eta Qing dinastiak izan ziren Txina agintzen eta hauek Longmen leizeei sona handia eman zioten, nazioan bertan eta nazioartean ere bai.

XX mendean hainbat kalte izan zituen. Alde batetik japoniarrek okupazio garaian hainbat estatua eraman zituzten Japoniara, eta bestetik 1940. hamarkadan hainbat bandalismo ekintza jasan zituzten[1]. 1949 urtean Txinako gobernuak babestu egin zituen legez, 1961ean ondare kultural nazionala izendatu zuten eta 2000 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen[1].

↑ a b c Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
Photographies by:
Statistics: Position
276
Statistics: Rank
438557

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
852631497Click/tap this sequence: 3255
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Longmen leizeak ?

Booking.com

What can you do near Longmen leizeak ?

8.715.546 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.684 visits today.