Vernazza Italiako udalerri bat da. La Speziako probintzian kokatuta dago, Liguria eskualdean. 824 biztanle ditu, 12,3 kilometro koadroko azaleran banatuta. Cinque Terre eskualdeko bost herrietako bat da.

Historia

1080 urteko agiri batean hiri gotortu gisa agertzen da Vernazza. Italiako nobleziaren parte zen Obertenghi familiaren itsas egoitza aktiboa zen, piraten aurkako itsas flotaren egoitza hain zuzen ere. Genovako Errepublikarentzat ere kai garrantzitsua izan zen Liguria eskualdearen konkistan. 1209an Vernazzako 90 familiak Genovarrekin aliantza ituna sinatu zuten. 1267an San Pedro eliza aipatzen da eta 1318an Santa Margherita d'Antiochia eliza. XV mendean piratei aurre egiteko harresia eraiki zuen Vernazzak.

XVII mendean herriaren gainbehera hasi zen, zeukan isolamenduaren erruz. XIX mendean trenbidea iristearekin batera Vernazzaren merkataritza garatu zen eta aintzinako ardogintza jarduerari berriz ekin zioten.

2011ko urriaren 25ean eurijasa handiek eragindako lurjausi eta uholde handiak jasan zituen eta herria lau metrotako lokatza geruzak estali zuen.

Photographies by:
Aconcagua (talk) - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
3712
Statistics: Rank
87561

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
436278159Click/tap this sequence: 4675
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Vernazza ?

Booking.com

What can you do near Vernazza ?

8.719.528 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 5.666 visits today.