Porto Venere (ˌpɔrto ˈvɛːnere ahoskatua; 1991ra arte Portovenere deitua; ligurieraz: Portuvénere) Italiako udalerri bat da. La Speziako probintzian kokatuta dago, Liguria eskualdean. 3.543 biztanle ditu, 7,66 kilometro koadroko azaleran banatuta. 1997an Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk.

Historia

Aintzinako Portus Veneris k.a. I mendean agertu zen. Izenak lumuturrean kokaturik zegoen Venus jainkosaren tenpluari egiten dio erreferentzia. Erromatarren garaian arrantzale herrixka bat zen. Erromatar Inperioa erori zenean Bizantziar Inperioaren Tirreniar Itsasoko itsas armadaren egoitza nagusia izan zen baina 643 urtean lonbardiarrek suntsitu egin zuten. Hurrengo urteetan sarrazenoen erasoak jasan zituen.

1113 urtean gaztelu bat eraiki zen eta 1161ean harresiak. Vezzano familiaren feudoa izan zen baina XIII mendean Genovako Errepublikak eskuratu zuen. 1494an Aragoiarrek Genovarekiko zuten gerran bonbakatu egin zuten eta oso kaltetua izan zen. Horregatik San Pedro elizaren inguruan hiri berria eraiki behar izan zuten, Borgo Nuovo. 1797an Frantziarrek Italia okupatu zutenean Liguriako Errepublikaren barnean Venusen Golkoa eskualdearen hiriburu izendatu zuten La Spezia eta bertan sartuta gelditu zen Porto Venere. 1805 eta 1814 artean Apeninoen Departamentuan egon zen eta 18º5 eta 1861 artean Sardiniako Erresumaren barruan egon zen. 1861ean Italiako Errepublika osatu zen.

Photographies by:
pizzodisevo - CC BY-SA 2.0
rdesai - CC BY 2.0
Palickap - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
3939
Statistics: Rank
86903

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
219476853Click/tap this sequence: 4246
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Porto Venere ?

Booking.com

What can you do near Porto Venere ?

9.002.908 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 247 visits today.