Valleta (Malta)

Valleta (malteraz: La Valletta) Maltako hiriburua da, uhartearen ipar-ekialdeko kostaldean kokatua. 6.966 biztanle zituen 2011n. Penintsula harritsu batean datza hiria, Porto Grandeko eta Marsamuscettoko golkoen artean. Oso kokagune estrategikoa du, eta base militar bat dago, Britainia Handiko itsas armadak Mediterraneoko erdialdea zaintzeko erabili zuena. Valletak portua, unibertsitatea eta aireportua ditu.

2018an Europako kultura-hiriburua izan zen, Ljouwertekin batera (Frisia).

Historia

Hiria 1566an sortu zuten zuten Setio Handiaren ondoren eta bertako heroi izan zen Maltako ordenako buruzagi Jean Parisot de La Valletteren omenez.[1] 1570ean Maltako hiriburu izendatu zuten. Hiria Sceberras penintsulan eraiki zuten, Marsamxett eta Grand Harbour izeneko itsasadarren artean, ordura arte inongo erabilpenik ez zuen eremu batean. Uharteko kokagune estrategikoena zenez, oso harresi sendoez inguratu zuten hiria. Horren ondorioz, egun Europako gotorleku ikusgarrienen artean dagoela kontsideratzen da.[1] Harresiak eta gotorlekuak bost urtean eraikin ziren, garai hartarako izugarrizko epe laburra zena, kontuan izanik mugitu ziren harri izugarriak eta garaiko tresneria xaloa. Egunero 8.000tik gora langile aritzen ziren harresien eraikuntzan. Harresi lodien artean, tunelak eta pasaleku sekretuak eraiki zituzten ere.[1]

↑ a b c (Ingelesez) Inside Malta and Gozo. Miranda Publishers, 13 or. ISBN 978-99909-85-17-7..
Photographies by:
Mandyy88 - CC BY-SA 4.0
Zones
Statistics: Position
1832
Statistics: Rank
155617

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
931657482Click/tap this sequence: 1358
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Valleta (Malta) ?

Booking.com

What can you do near Valleta (Malta) ?

9.002.024 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.216 visits today.