Valère basilika
Valère Basilika (frantsesez: Basilique de Valère), Valèreko gaztelua (Château de Valère) ere deitua, Suitzako Valais kantonamenduko Sion herrian dagoen eliza gotortu bat da. Muino baten gainean dago, Tourbilloneko gazteluaren parean, hau, beste aldeko muinoan dagoelarik.
Valeriako Andre Mariaren eliza (frantsesez: Notre-Dame de Valère), XII eta XIII. mendeen artean eraikia izan zen, eta basilika txiki maila lortu zuen 1984an, Joan Paulo II.a Aita Santuak bisitatu zuenean.
Uste denez, basilikako organoa, basilikaren mendebaldean dagoena, 1435ean eraikia izan zen, munduko organorik antzinakoenetako batean bihurtuz. Bere hodiak, eliza baten miniaturazko gutxi gora-beherako bertsio bat eratzen duten eran jarriak daude. Hodi luzeenek, bi dorre eratzen dituzte, eta, txikienek, hiruki formako sabai bat. 1954an zaharberritua izan zen, beste organo ospetsu bat, Rysum organo...Irakurri gehiago
Valère Basilika (frantsesez: Basilique de Valère), Valèreko gaztelua (Château de Valère) ere deitua, Suitzako Valais kantonamenduko Sion herrian dagoen eliza gotortu bat da. Muino baten gainean dago, Tourbilloneko gazteluaren parean, hau, beste aldeko muinoan dagoelarik.
Valeriako Andre Mariaren eliza (frantsesez: Notre-Dame de Valère), XII eta XIII. mendeen artean eraikia izan zen, eta basilika txiki maila lortu zuen 1984an, Joan Paulo II.a Aita Santuak bisitatu zuenean.
Uste denez, basilikako organoa, basilikaren mendebaldean dagoena, 1435ean eraikia izan zen, munduko organorik antzinakoenetako batean bihurtuz. Bere hodiak, eliza baten miniaturazko gutxi gora-beherako bertsio bat eratzen duten eran jarriak daude. Hodi luzeenek, bi dorre eratzen dituzte, eta, txikienek, hiruki formako sabai bat. 1954an zaharberritua izan zen, beste organo ospetsu bat, Rysum organoa, zaharberritzen ari zen bitartean.
Gehitu iruzkin berria