Salar de Uyuni

( Uyuniko gatzaga )

Uyuniko gatzaga (gaztelaniaz: Salar de Uyuni), Tunupako gatzaga ere deitua, gatzezko basamortua da, munduko handiena. Boliviako Altiplanoan dago, Potosíko departamenduan, 3.661 metroko garaieran. 10.582 kilometro koadroko eremua hartzen du.

Duela 40.000, urte aintzira handi bat zegoen han: haren ura lurrundutakoan, gatz-lautada sortu zen. Gatz geruzak 120 metroko sakonera du; guztira, hamar mila milioi tona gatz duela kalkulatzen da. Gatz hori ustiatu egiten da: urtero 25.000 bat tona gatz ateratzen dira, baita boro, potasio, magnesio eta litio ugari ere. Hain zuzen ere, munduko litio-erreserba handienetako bat da.

Turistentzako jomuga desiragarria ere bada, Boliviako lekurik bisitatuenetako bat baita, urtean 60.000 bisita baititu. Azaroa inguruan joaten da turista gehien, izan ere, garai horretako euriek ur-geruza fin batez estalita uzten dute gatz-lautadaren zati handi bat. Itxura magikoa hartzen du orduan. Gainera, sasoi hor...Irakurri gehiago

Uyuniko gatzaga (gaztelaniaz: Salar de Uyuni), Tunupako gatzaga ere deitua, gatzezko basamortua da, munduko handiena. Boliviako Altiplanoan dago, Potosíko departamenduan, 3.661 metroko garaieran. 10.582 kilometro koadroko eremua hartzen du.

Duela 40.000, urte aintzira handi bat zegoen han: haren ura lurrundutakoan, gatz-lautada sortu zen. Gatz geruzak 120 metroko sakonera du; guztira, hamar mila milioi tona gatz duela kalkulatzen da. Gatz hori ustiatu egiten da: urtero 25.000 bat tona gatz ateratzen dira, baita boro, potasio, magnesio eta litio ugari ere. Hain zuzen ere, munduko litio-erreserba handienetako bat da.

Turistentzako jomuga desiragarria ere bada, Boliviako lekurik bisitatuenetako bat baita, urtean 60.000 bisita baititu. Azaroa inguruan joaten da turista gehien, izan ere, garai horretako euriek ur-geruza fin batez estalita uzten dute gatz-lautadaren zati handi bat. Itxura magikoa hartzen du orduan. Gainera, sasoi horretan hiru flamenko-espezieren ugalketa-leku ere da. Bestalde, ikusgarriak dira halaber lautadaren erdiko Isla del Pescado uharteko kaktus erraldoiak, 10 metrorainokoak.

Photographies by:
Christopher Crouzet - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
30
Statistics: Rank
3202409

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
847561329Click/tap this sequence: 1131
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Videos

Where can you sleep near Uyuniko gatzaga ?

Booking.com

What can you do near Uyuniko gatzaga ?

9.003.209 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 548 visits today.