Galleria degli Uffizi

( Uffizi Galeria )

Uffizi Galeria (Galleria degli Uffizi italieraz), Ogibideen Galeria bezala itzultzen dena, munduko arte bildumarik antzinako eta ospetsuenetako bat duen Florentziako jauregi bat da.

Historia

Uffizi jauregiaren eraikuntza Giorgio Vasarik hasi zuen 1560an Cosimo I.a Mediciren aginduak jarraituz. Hasieran eman zitzaion betebeharra, florentziar magistraturen bulegoak izatea zen, Palazzo Vecchio jauregia txiki geratu ondoren. Funtzio honetatik datorkio Ogibideen Galeria izena. Eraikuntza lanak 1581ean amaituak izan ziren. Urteetan zehar, jauregiaren zati batzuk Medici familiaren bilduma bikaineko arte lanak biltzeko erabili ziren.

Medici leinua XVIII. mendean desagertu ondoren, artelanek Vienara eramanak izateko arriskua jasan zuten, Florentziako dukerria austriar inperioaren mende geratu baitzen. Zorionez, Medici familiako azken ordezkaria izan zen Ana Maria Luisa Medici dukesak bildumak Florentzian jarrai zezala erabaki zuen, bere testamentuan Florentziako herriari eman baitzizkion, munduko lehen museo modernoetako baten abiapuntua izan zelarik. Galeria, hala eskatzen zuten bisitarientzat irekitzen zen XVI. mendean eta 1765ean bere ateak publikoari ofizialki museo bezala ireki zizkion.

Photographies by:
Chris Wee - CC BY 2.0
Statistics: Position
6717
Statistics: Rank
10210

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
246718593Click/tap this sequence: 5679

Google street view

Videos

Where can you sleep near Uffizi Galeria ?

Booking.com
489.847 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 12 visits today.