Palazzo Vecchio (paˈlattso ˈvɛkkjo ahoskatua; euskaraz Jauregi Zaharra) Jauntzaren Plazan dago, Florentzian, Italia. Bere barnean, jauregi honek, Bronzino, Michelangelo eta Giorgio Vasariren lanak erakusten diren museo bat du.

Historia

Jatorrian Pallazzo della Signoria deitua, Florentziako Errepublikaren organismo nagusiaren izena zena, izenez aldatzen joan zen: Palazzo dei Priori edo Palazzo Ducale, hiriko gobernu ezberdinen arabera.

Lehen eraikuntza, Arnolfo di Cambiori ematen zaio, 1299an hasi zuena, fatxadan Foraboschiren antzinako dorrea gehituz. Arnolfo hil ondoren, 1302an, jauregia beste artista batzuk amaitu zuten, 1314an.

Eraikinaren kanpoaldeko forma paralelepipedo batena da, eta fatxada nagusian, Arnolforen dorrea dago, hiriko ikurretako bat.

1400ean, dorrea eta barne lorategia, berreraiki egin behar izan ziren, erortzeko arriskua baitzuten.

Bere gelarik garrantzitsuenen artean, Bostehunen Egongela nabarmentzen da, honen apaindura murala egiteko lana Leonardo da Vinciri (Anghiariko gudua) eta Michelangelori (Cascinako gudua) eman zitzaielarik. Zoritxarrez, bi margoetako bat ere ez zen amaitu, eta hormen apaindura, beste artista batzuek amaitu behar izan zuten.

1540 eta 1550 bitartean, eraikina, Cosme I.a Medicikoaren egoitza bezala erabili zen, orduan, Palazzo Ducale deitu zelarik.

Alboan, Uffizi Galeria ezaguna dago.

Photographies by:
JoJan - CC BY-SA 2.5
Petar Milošević - CC BY-SA 4.0
Simon.zfn - Public domain
Statistics: Position
3140
Statistics: Rank
41861

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
839564127Click/tap this sequence: 7321
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Videos

Where can you sleep near Palazzo Vecchio ?

Booking.com
491.588 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 60 visits today.