Txinako Harresi Handia (txinera tradizionalez: 長城; txinera sinplifikatuz: 长城; pinyinez: Cháng Chéng, "Gotorleku (harresi) Luzea") txinatar inperioa iparraldeko mongoliar eta mantxuriar nomaden erasoetatik babesteko eraiki ziren harresi multzoa da. Guztira, oso luzea da, 6.400 km inguru ditu eta Koreako mugatik Gobiko basamorturaino luzatzen da, zazpi probintzia zeharkatuz. Batez beste, 6-7 metro garai eta 4-5 metro zabal da.

Antzinako txinatar estatuek hainbat harresi eraiki zituzten K.a. VII. mendearen hasieratik, eta gerora Qin Shi Huang (K.a. 220 - K.a. 206) Txinako lehen enperadoreak tarte hautatuak batu. Atal gutxi geratzen da Qinen harresi hartatik.. Geroago, elkarren segidako dinastia askok mugako harresi zati ugari eraiki eta mantendu zituzten. Harresiaren tarte ezagunenak Ming dinastiak (1368 – 1644) eraiki zituen.

Ustea zabalduta badago ere, Harresi Hand...Irakurri gehiago

Txinako Harresi Handia (txinera tradizionalez: 長城; txinera sinplifikatuz: 长城; pinyinez: Cháng Chéng, "Gotorleku (harresi) Luzea") txinatar inperioa iparraldeko mongoliar eta mantxuriar nomaden erasoetatik babesteko eraiki ziren harresi multzoa da. Guztira, oso luzea da, 6.400 km inguru ditu eta Koreako mugatik Gobiko basamorturaino luzatzen da, zazpi probintzia zeharkatuz. Batez beste, 6-7 metro garai eta 4-5 metro zabal da.

Antzinako txinatar estatuek hainbat harresi eraiki zituzten K.a. VII. mendearen hasieratik, eta gerora Qin Shi Huang (K.a. 220 - K.a. 206) Txinako lehen enperadoreak tarte hautatuak batu. Atal gutxi geratzen da Qinen harresi hartatik.. Geroago, elkarren segidako dinastia askok mugako harresi zati ugari eraiki eta mantendu zituzten. Harresiaren tarte ezagunenak Ming dinastiak (1368 – 1644) eraiki zituen.

Ustea zabalduta badago ere, Harresi Handia ezin da espaziotik ikusi, eta are gutxiago Ilargitik.

Bere balio arkitektoniko handia, garrantzi historiko eta estrategikoarekin alderatu daiteke soilik. Harresi Handia Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1987an.

Historia
 
Kokapena satelite irudian

Harresia Qin dinastiako Lehenengo Enperadorearen garaian hasi zen erakitzen. Mila urteren buruan eraikitako hainbat horma luzatzearen emaitza da; Ming dinastiaren garaian amaitu zen eta gaurko egoera garai hartakoari dagokio.

Lau eraberritze nagusi izan ditu mendeetan zehar:

Qin dinastiarena K.a. 208 urtean. Han dinastiarena II mendean. Bost dinastien eta hamar erresumen garaiarena (1138-1198) Ming dinastiarena 1368an. 8.850 km-ko luzera zuen (gaur egun 6.259 km daude zutik).Qin dinastia aurreko garaia

K.a. VIII. mendean, "Udaberrien eta udazkenen garaia" deritzonaren hasieran, Txinak sistema feudala zuen indarrean. Lurraldea printzeek zuzendutako ehunka feudo edo estatutan banatzen zen, teorian Zhou dinastiako erregeen agindupean bilduta. Baina, denborarekin, feudo hauek batzen joan ziren, K.a. VI. mendean printzerri handiak eratuz. Horietako batzuk Chu eta Wu izan ziren. Horrela, Txina erresuma independente indartsuetan zatitua gelditu zen: Erresuma gudukarien aroaren hasiera izan zen.

Garai hartan, hainbat estatuk harresiak eraikitzeko konpromisoa hartu zuten, alboko eta atzerriko herriengandik babesteko. Honela, K.a. V. mende inguruan Qi estatua harresi bat eraikitzen hasi zen, oraindik ere atal batzuk zutik mantentzen direnak. K.a. IV. mendea erdialdean Wei estatuak, bere mendebaldeko mugan, Qitik gertu, beste harresi bat eraikitzen hasi zen. Gerora, Yan eta Zhao estatuek imitatu egin zituzten.

Garai hartako harresiak buztin-hormak ziren, non lur edo buztinezko geruzak bata bestearen gainean ezartzen ziren, zurezko junturak kenduz. Metodo honekin azkar eraiki zitezkeen horma sendoak, mendeetan iraun ahal zutenak.

Qin dinastiaren garaia

K.a. 221ean Qin Shi Huang erregeak aurka zituen estatu guztiak konkistatu zituen eta Txina bateratu zuen, Qin dinastia ezarriz. Botere zentrala inposatzeko eta jaun feudalen berpiztea eragozteko asmoarekin, bere inperioa zatitzen zituen muga zaharretako harresiak suntsitzea agindu zuen. Iparraldeko Xiongnu tribuen erasoen ondoren, Meng Tian jenerala bidali zuen Xiongnuak garaituak izan zitezen ziurtatzeko. Ondoren, Ibai Horitik haratago harresi bat eraikitzeko agindu zion, konkistatutako lurralde berriak hobeto babesteko. Harresi honek, iparraldeko muga berrian zehar zeuden gotorlekuak lotuko zituzkeen. Eraikuntzarako beharrezko material ugari garraiatzea zaila zenez, eraikitzaileek tokian tokiko baliabideak erabili zituzten, hala nola harriak mendietan eta lur zapaldua ordokietan.

Ez dago erregistro historikorik Qin dinastiako harresiaren luzera eta trazadura zehatza adierazten duenik. Baina historialarien artean eztabaida egon arren eta gertaera historikorik egon ez arren, Qin dinastiak eraikitako Harresi Handia herri irudimenean mantentzen da, "Hamar mila li-ko harresia" ezizena duen lan kolosala bezala (Qin dinastiako li balioan 5.760 km inguru).

Han dinastiaren garaia
 
Harresi Handiaren ibilbidea Han dinastiaren garaian.

K.a. 210ean. Qin Shi Huang enperadorea hil zen, eta sortu zuen dinastiak urte gutxi baino ez zuen iraun. K.a. 202an. Liu Bang-ek nekazari jatorriko soldadu ohi batek bere burua enperadore izendatu zuen Han Gaozu izenarekin. Xiang Yu jeneralaren aurkako bere aurreko oinordetza-gerrak ahulduta, Gaozuk Qin dinastiako Harresiaren mantenua utzi zuen. Baina Xiongnutarrak, orain konfederazio batean elkartuta, muga mehatxatzen hasi zirenean, Gaozuk, Qin Shi Huangen antzera hormak erabiliz eraso egin beharrean, bakea lortzen saiatu zen omenaldiak eta "batasun harmoniatsua" (heqin) erabiliz, hau da, Xiongnu buruzagientzat txinatar printzesaz hornitzea. Hainbat hamarkadatan gauza bera egingo zuten haren ondorengoek. Harresi Handia, ordea, ez zegoen erabat utzita: Han Wudi enperadorearen agindupean, gomendatu zitzaion tuntian mugak (kokaleku militar-nekazari motak) ezartzea harresi txikiz babestuak, eskualdea kolonizatzeko eta Xiongnu erasoaldiak eragozteko.

K.a. 134an. Xiongnu eta txinatarren arteko statu quo hautsi egin zen eta, bere arbasoek ez bezala, Han Wudik, Xiongnu konfederazioaren aurka erasotzea erabaki zuen. K.a. 129an hasi zuen lehen erasoa eta ondoren beste asko egin. Wudik, Qin dinastiaren harresiaren zatiak berrezarri eta konektatu zituen, eta ondoren, Zetaren Bidea bihurtuko zenaren errepidez hedatu zuen. K.a. 119an Xiongnuak, Barne Mongoliako Gobi basamortuan zehar kanporatuak izan ziren, eta gaur egun mantentzen den 400 km luzeko harresi zati berri bat eraiki zen.

Hiru Erresumen garaitik (220) Yuan dinastiaren amaieraraino (1300) harresiak ez zuen aldaketa eta hedapen handirik izan, higatutako sektoreak berreraikitzetik haratago. Eraikitze garai txikiak nabarmentzen dira V. mendetik VII. mendera eta XI. mendetik XIII. mendera.

Ming dinastiaren garaia
 
Harresi Handia Ming dinastiaren garaian

Harresi Handia kontzeptu bezala berriro berpiztu zen Ming dinastian, Oiratek Tumuko guduan 1449an txinatar armada garaitu ondoren. Mingtarrek ez zuten garaipen argirik izan eta estrategia berri bat hartu zuten tribu nomadak hiriburutik urrun mantentzeko, Txinako iparraldeko mugan zehar harresiak eraikiz.

Aurreko gotorlekuetan ez bezala, Ming dinastiaren eraikuntza indartsuagoa eta landuagoa izan zen, adreiluak eta harria erabili baitziren lur zapalduaren ordez. Urtetan izandako mongoliarren inbasioen ondorioz, baliabide dezente bideratu ziren hormak konpondu eta indartzera. Pekin hiriburutik gertu dauden Ming atalak bereziki sendoak eta erresistenteak dira.

Ming dinastiaren amaieran, Harresi Handiak inperioa defendatzen zuen mantxu inbasioaren aurka, 1600 inguruan zena. Yuan Chonghuan-en aginte militarraren pean, Ming armadak mantxu aurrerapena blokeatu zuen Shanhaiguan pasabide gotortuan, Txinako bihotzean sartzea eragotziz. Mantxuak, azkenean, Harresi Handia zeharkatzeko gai izan ziren 1644an, Wu Sangui jeneralak Shanhaiguan pasabideko ateak ireki zituenean. Wu Sangui jenerala Shun dinastiako gobernarien jardueren aurka zegoen, denbora labur batez Ming dinastiaren oinordekoa izan zena. Mantxuek berehala okupatu zuten Pekin, eta sortu berria zen Shun dinastia eta gainontzeko erresistentzia garaitu zituzten, Qing dinastia ezartzeko.

Qingtarrak gobernari zirela, Mongolia inperioari atxiki zitzaion eta, beraz, Harresi Handiaren eraikuntza eta honen konponketak eten egin ziren, beharrezkoak ez zirelako.

Photographies by:
Severin.stalder - CC BY-SA 3.0
User:Doron - CC BY-SA 3.0
Notyourbroom - CC BY 3.0
Statistics: Position
7
Statistics: Rank
4610958

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
859761243Click/tap this sequence: 4111

Google street view

Where can you sleep near Txinako Harresi Handia ?

Booking.com
489.962 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 11 visits today.