奈良市

( Nara )

Nara (japonieraz: 奈良市, Nara-shi) Japoniako hiria eta izen bereko prefeturako hiriburua da, Honshu uhartean dagoena. 2010ko erroldaren arabera 368.636 biztanle ditu. Japoniako hiriburua izan zen VIII mendean eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu ditu Aintzinako Narako monumentu historikoak. Honi esker Japoniako hiri bisitatuenetakoa da.

Historia

Ez da ezagutzen noiz populatu zen Narako harana baina III-IV menderako Yamato probintzia (gaur egungo Nara prefeturaren eremua) Japoniako politikaren erdigunea zen. Orain Nara dagoen lurraldean Asuka-kyō (飛鳥, 530-694), Fujiwara-kyō (藤原京, 694-710) eta Heijō-kyō (平城京, 710–784) Japoniako hiriburuak izan ziren. Japoniako enperadoreek harremanak eratu zituzten Txinako Sui eta Tang dinastiekin eta Fujiwara eta Heijō garai hartako txinatar hirien eredua jarraituz eraiki ziren. Era berean txinatik eta batez ere koreatik zetozen inmigranteak hartu zituzten eta hauek Budismoa ekarri zuten. Nara Aroa 710 eta 784 artean izan zen eta garai hartako arte erlijiosoa oso aberatsa da Naran. Aipagarriak dira, besteak beste, Daibutsua edo Buda Handia (22 m) dagoen Todai-ji tenplua (755), Shoso-ji tenplua (761), eta Horyu-ji tenplua, Japonian dagoen tenplurik zaharrena.

VIII mendean monje budistek gobernu inperialean eragin nahi izan zuten eta 784 urtean Kammu enperadoreak budisten influentziatik urruti egongo zen toki berria aukeratu zuen, gaur egungo Kyoto ondoan dagoen Nagaoka-kyō eta 794ean Heian-kyō (平安京) izena ("lasaitasun eta bakearen hiria") izena eman ziona, gaur egun Kyoto. Hiriburutza galdu arren Narako tenpluen indartsu eusti zioten eta hiriak Nanto ezizena ("hegoaldeko hiriburua") hartu zuen.

1185 urtean Minamoto no Yoritomo shogunak Kamakura shogunerria eskuratu zuenean bere Fujiwara arbasoen Kōfuku-ji tenplua babestu zuen eta Tōdai-ji-rekin batera Nara bi tenpu indartsu hauen inguruan haziz joan zen. 1336tik aurrera ordea hegoaldeko eta iparraldeko (Kōfuku-ji) jauntxoen artean botere eta kontrol goseak ezegonkortasuna ekarri zuen, eta hirian hasi zena Yamato probintzia guztira hedatu zen Sengoku Aroan. XVII mendetik aurrera Tokugawa shogunerriak zuzenean gobernatu zuen Nara eta istiluak bukatu egin ziren.

XVIII mendean industria eta merkataritzaren garapenarekin Yamato probintzia osoa aberatsa zen Osaka prefeturan sartu zen. 1887an Nara prefetura banatu egin zen Osakatik eta Nara hiri modernoa 1898ko otsailaren 1ean eratu zen.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
1103
Statistics: Rank
103581

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
639785214Click/tap this sequence: 6363

Google street view

Where can you sleep near Nara ?

Booking.com
489.983 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 32 visits today.