تيمقاد

( Timgad )

Timgad (arabieraz تيمقاد, latinez Thamugadi edo Thamugas ere deitua) Afrika iparraldean dagoen erromatar hiria da, gaur egungo Aljerian, Aures mendigunean dagoena eta Batna hiritik 35 kilometrora.

Bere hondakinak nabarmenak dira, erromatar kolonietan erabilitako erretikula formako edo plan hipodamikoko erromatar hiri-plangintzaren adibide hoberenetariko bat baita, "Afrika Iparraldeko Ponpeia" deitua izateraino. Gizateriaren Ondare izendatua zuen UNESCOk 1982an

Historia

Hiria, Trajano enperadoreak ex nihilo sortu zuen 100. urtean Legio III Augusta eta bere legatu Luzio Munazio Galorekin[1]. Timgadeko biztanleek, beraz, erromatar hiritartasuna zuten eta Papiria tribuan izena eman zuten. Colonia Marciana Ulpia Traiana Thamugadi hartu zuen izena koloniak. Gertuko Aures mendietako berbereen aurkako gotorlekua izatea zen bere betebehar nagusia. Bere jatorrizko populazioa, bere gehiengoa, partiar mugatik zetozen erromatar armadako beteranoena izan zen, hiri berrian, euren zerbitzu urteengatik, lurrekin sarituak izan zirenak.

Hiriak bere lehen mendeetan zehar existentzia baketsu bat ezagutu zuen, III. mendearen hasieran kristau jardueraren gune bihurtuz, eta IV. mendean donatismoaren erdigune.

V. mendean, bandaloek hiria arpilatu zuten, gainbeheran erori aurretik. 535ean Salomon jeneral bizantziarrak espedizio militar bat zuzendu zuen hiria berreskuratzeko eta gune kristau bezala birpopulatua izan zen. Aro berri honek mende bat baino ez zuen iraun, berbereek VII. mendean arpilatu eta behin betiko utzi zenean. Horrela, hiria historiatik desagertu zen 1881ean aurkitu eta induskatu zen arte.

VII. mendearen ondoren hiria berriz okupatu ez izanak bere egungo kontserbazio egoera ona ahalbidetu zuen, Sahara basamortuaren hedapenarekin batera, hiria, metro bateko lodiera zuen hareazko geruza baten azpian lurperatu baitzuen, egiturak eta inguruko eremua estaliz, oso emankorra eta nekazaritzarako egokia zen lekua sortu zen unean.

«Wikiwix's cache» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
Photographies by:
Zones
Statistics: Position
2680
Statistics: Rank
44924

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
591238674Click/tap this sequence: 3886

Google street view

Where can you sleep near Timgad ?

Booking.com
489.343 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 170 visits today.