جامع عقبة بن نافع
( Kairuango Meskita Nagusia )Kairuango Meskita Nagusia (arabieraz: جامع القيروان الأكبر) edo Uqbaren meskita (arabieraz: جامع عقبة بن نافع) Tunisiako meskita nagusienetariko bat da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Kairuan herrian dagoena.
Uqba ibn Nafi arabiar jeneralak 670an eraiki zuenez, islamaren eraikin erlijiosorik aitzinetariko bat eta Magrebeko meskiten eredu bilakaturik.
Aglabtar leinuaren agintaldian (IX. mendean), zaharberritze lan handiak egin zituzten. Horri esker, bertoko irakasleak garai haietako unibertsitaterik nagusiena eratu zuten.
Gehitu iruzkin berria