天安门广场

( Tiananmen plaza )

Tiananmen plaza (txinera tradizionalez: 天安門廣場; txinera sinplifikatuz: 天安门广场; pinyinez: Tiān'ānmén Guǎngchǎng; euskaraz: «Bake Zerutiarraren Atearen Plaza») Beijingen, 1949az ondoren egindako hirigintza planaren barnean eraikia eta pentsatua izan zen, Txina berriaren ikurra izanez. Bere eraikuntzarekin, lotura politiko ekitaldi masiboak egin ahal izateko lautada handi bat eraikitzea nahi izan zen, Sobietar Batasuneko Mosku hiriburuko Plaza Gorrian egiten zirenen antzerakoak, horren tradiziorik, ordu arte Txinan ez zegoelarik.

Tiananmen plaza, munduko plazarik handiena da, iparraldetik hegoaldera 880 metro eta ekialdetik mendebaldera 500 metro baititu, guztira 440.000 m².

Plaza, Hiri Debekatuaren hegoalde-iparralde ardatza jarraituz eraikita dago. Erdian, harrizko obelisko bat altxatzen da, Herriaren Heroientzako Monumentua, 38 metroko altuera duena, eta Mao Zedong presidenteak...Irakurri gehiago

Tiananmen plaza (txinera tradizionalez: 天安門廣場; txinera sinplifikatuz: 天安门广场; pinyinez: Tiān'ānmén Guǎngchǎng; euskaraz: «Bake Zerutiarraren Atearen Plaza») Beijingen, 1949az ondoren egindako hirigintza planaren barnean eraikia eta pentsatua izan zen, Txina berriaren ikurra izanez. Bere eraikuntzarekin, lotura politiko ekitaldi masiboak egin ahal izateko lautada handi bat eraikitzea nahi izan zen, Sobietar Batasuneko Mosku hiriburuko Plaza Gorrian egiten zirenen antzerakoak, horren tradiziorik, ordu arte Txinan ez zegoelarik.

Tiananmen plaza, munduko plazarik handiena da, iparraldetik hegoaldera 880 metro eta ekialdetik mendebaldera 500 metro baititu, guztira 440.000 m².

Plaza, Hiri Debekatuaren hegoalde-iparralde ardatza jarraituz eraikita dago. Erdian, harrizko obelisko bat altxatzen da, Herriaren Heroientzako Monumentua, 38 metroko altuera duena, eta Mao Zedong presidenteak egindako idazkun bat, non Herriaren heroiak hilezkorrak dira irakur daitekeen. Ezkerretara eta eskuinetara, bi eraikin garrantzitsu eraiki ziren, sobietar estilokoak. Horietako bat, Herriaren Areto Handia da, eta, bestea, Historia eta Iraultzaren Museo Nazionala. Plazan, Mao Zedongen mausoleoa ere dago, bere aurrealdeko bi zatietan, Herriaren Heroien Aldeko Monumentua eta nekazari, soldadu, langile eta ikasleen eskultura multzoak aurretik dituela.

Plaza, 1989an, Tiananmen Plazako Matxinada egin zen tokia izan zen.

Photographies by:
calflier001 - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
739
Statistics: Rank
139877

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
752813694Click/tap this sequence: 2717

Google street view

Where can you sleep near Tiananmen plaza ?

Booking.com
489.288 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 115 visits today.