Tallinn

Tallinn (estonieraz ˈtɑlʲˑinˑ ahoskatua) Estoniako eta Harju konderriko hiriburua da. 159,2 km² ditu. Estoniako hiririk jendetsuena da, 438.341 biztanle baitzituen 2021ean. Estoniako itsas porturik garrantzitsuena du. Tallinn Estoniako iparraldean dago kokatuta, Finlandiako golkoan, Helsinkitik 80 kilometro hegoaldera.

Estatuko politika eta ekonomiaren ardatza da Tallinn. Hirian daude Estoniako Legebiltzarraren egoitza, presidentetzaren jauregia eta ministerioak. Bestalde, hirian bertan daude burtsa eta Estoniako enpresa nagusiak.

Europako mendebaldea eta Errusia lotzen zituen merkataritza-portu bat izatearen ondorioz sortu zen hiria, eta Erdi Aroan bizi zuen bere garairik loriatsuena. 1991n, Estoniak independentzia berreskuratu zuen, eta suspertu egin da ordutik hona Tallinn. Turismoaren nahiz teknologia berrien aldeko apustua egin du hirib...Irakurri gehiago

Tallinn (estonieraz ˈtɑlʲˑinˑ ahoskatua) Estoniako eta Harju konderriko hiriburua da. 159,2 km² ditu. Estoniako hiririk jendetsuena da, 438.341 biztanle baitzituen 2021ean. Estoniako itsas porturik garrantzitsuena du. Tallinn Estoniako iparraldean dago kokatuta, Finlandiako golkoan, Helsinkitik 80 kilometro hegoaldera.

Estatuko politika eta ekonomiaren ardatza da Tallinn. Hirian daude Estoniako Legebiltzarraren egoitza, presidentetzaren jauregia eta ministerioak. Bestalde, hirian bertan daude burtsa eta Estoniako enpresa nagusiak.

Europako mendebaldea eta Errusia lotzen zituen merkataritza-portu bat izatearen ondorioz sortu zen hiria, eta Erdi Aroan bizi zuen bere garairik loriatsuena. 1991n, Estoniak independentzia berreskuratu zuen, eta suspertu egin da ordutik hona Tallinn. Turismoaren nahiz teknologia berrien aldeko apustua egin du hiriburuak.

Historia

K.A. bigarren milurtekoan, Finlandiako golkoan, tribu ugrofinlandiarrak bizi zirela uste da.

Tallinnen lehendabiziko aipamena Muhammad al-Idrisi kartografoaren obra batean ageri da. Mapa 1154. urtekoa da eta hiria Kaluria izenarekin ageri da, hiri edota gotorleku txiki baten moduan deskribatuta.

Eskandinavia eta Errusia arteko kokaleku estrategikoa zen Tallinn, eta itsas-portu gisa garrantzia handia hartu zuen. Ondorioz, XIII. mende hasieran, Gurutzada Baltikoen garaian, Alemaniako eta Danimarkako erresumaren agindu erlijioso eta militarren esku egon zen hiria.

Daniarren menpe

Tallinn eta Estoniako iparraldea daniarren menpe gelditu zuren 1219an, Lyndanisse bezala ezagututako bataila igaro ostean. Garaiko kroniken arabera, gogor azaldu ziren estoniarrak setioaren aurrean, nahiz eta, azkenean, Danimarkako erregeak hiria bere egin zuen. Daniarrek gotorleku bat eraiki zuten Toompeako muinoan.

Hala eta guztiz ere, daniarrek ez zuten askorik iraun. Batetik, jatorrizko hiritarrek ez zuten begi onez ikusi inbasioa, eta aurkakotasun handia agertu zuten. Bestetik, alemaniarren hedakuntza zegoen eta 1227an, Tallinn konkistatu zuten. Kasu honetan, Toompeako muinoan bertan, harrizko gotorlekua eraiki zuten. Horren ondorioz, estoniarren kexak apaldu nahian, merkatari alemaniarrak Tallinnen jarri ziren bizitzen, 200 pertsonako kolonia bat ezarrita. Gaurdaino ez da agiri ofizialik heldu, baina baliteke une horretan sortu izana hiriaren beheko aldea, Reval. Toompea, berriz, goiko auzoa zen.

 
Lyndanisseko guduaren margolan bat. Christian August Lorentzen.

1238an Stensbyko hitzarmena egin zenan daniarren eskuetan gelditu zen berriro Tallinn. Denboraldi horretan daniarren gaztelu bat eraiki zuten, Domberg (Toompea). Era berean, Lund-eko artzapezpikutzaren ordezkaritza bat ezarri zen. 1248. urterako, tallinndarrek bazuten erakunde legegile bat, Ritterschaft deiturikoa.

Germaniarren menpe

Laborari estoniarrek matxinatu egin ziren 1343an, atzerriko dominatzaileen aurka. Tallinn setiatua izan zen. Iraultza honek daniarren indarra geldiarazi zuen, eta hiru urte beranduago Estoniako lurrak salgai jarri zituzten. Germaniarrek lurrak hartu eta euren eremuak handitu zituzten. Danimarkari botere erlijiosoa baino ez zitzaion gelditzen Estoniako lurretan.

Azken hau dela eta, liskarrak egon ziren menderatzaile berrien eta apezpikutzaren artean. Beheko auzoko 8.000 biztanlek, merkatari eta artisauek, 66 dorre zituen harresi bat eraiki zuten.

 
Tallinngo ate zaharra.

Erreforma luteranoa heltzearekin batera, germaniarren indarra handitu egin zen. Ondorioz, hiriak, fede luteranoaren bidea jarraitzeari ekin zion 1525ean. Garai honetakoa da, Tallinngo udaletxearen gailurrean dagoen haize-orratza, 1530ekoa zehazki. Hortik gaur egunera arte, hiriko ikurrik esanguratsuena da eta antzinako gudari baten izena gogorarazten du: Vana Toomas (Tomas Zaharra).

Suediarren menpe

Errusiak Ivan IV.a Tzarraren eskutik, hiria setiatu zuen 1570 eta1571 bitartean. Eraso hauen ondoren, Suediak hartu zuen Estoniako iparraldea babesteko ardura. mendearen amaieran, 159 metroko dorre gotikoa eraiki zen San Olaf (Oleviste) elizarentzako. Garai hartan Europako dorrerik garaiena zen, eta seguru asko munduko garaiena ere bai. 1629an egondako sute baten ondorioz, dorrea 123 metroko altuerarekin gelditu zen, eta gaur egun ere altuera hori bera dauka.

Errusiarren eta sobietarren menpe

Hiria suediarren esku egon zen 1710. urtera arte, Iparraldeko Gerra Handia ostera arte. Errusiar Inperioak suediarren indarra ahuldu eta bere egin zituen Estoniako lurrak. Alabaina, Estoniako instituzioek, autonomia ekonomiko eta kulturala mantendu zuten. Merkataritza kontuetan alemaniera zen orduan garaiko hizkuntza nagusia. 1889tik aurrera ekin zion Inperio Errusiarrak errusiar kulturaren eraginak Estonian ernaltzeari.

1870ean ireki zen San Petersburgo eta Tallinn lotzen zituen zituen trenbidea. Horregatik, Inperio Errusiarrarentzat itsas-portu garrantzitsua zen. Laborari estoniarrak Tallinnera joan ziren bizitzera. Ondorioz, hirian, estoniarren portzentajea %52 izatetik, %89 izatera pasatu zen 1867an.

Lehen Mundu Gerra iristean, Errusiako gobernuak botere gehiago eman zien estoniarrei, eta Tallinn Estoniako Gobernu Autonomoko hiriburu bilakatu zen 1917an. 1918ko otsailaren 24an aldarrikatu zuen Estoniak bere independentzia, eta hurrengo egunean, otsailaren 25ean, Alemaniako Armada Inperialak hiria hartu zuen. Alemaniarrek azaroan utzi zuten hiria, gerra bukatutakoan.

Hortik aurrera boltxebikeen kontra aritu ziren borrokan estoniarrak. Borrokak ez ziren Tallinnen izan, baina bertatik kilometro gutxitara izan ziren batailak. Hiriko portua erabat garrantzitsua zela agerian gelditu zen berriro. Izan ere, estoniarrek portu Erresuma Batuaren laguntza militarra jasotzen zuten portutik.

1940. urtean, Molotov-Ribbentrop ituna sinatu ostean, sobietarrak Estonian sartu ziren. Ondorioz, Estoniako Sobietar Errepublika Sozialistaren (Estoniar SES) hiriburua izan zen Tallinn. Era berean, Sobietar Batasun osoko itsas-base nagusia zen Tallinngoa, itsasoak izotzik ez zuelako. Komunisten kontrakoak zirela egotzita, politikari, intelektual eta herritar susmagarriak atxilotuak eta erbesteratuak izan ziren.

Sobietar Batasunaren inbasio garaian, 20.000 soldadu joan ziren Tallinnera hiria defendatzeko. 1941eko abuztuaren 26an, ordea, Armada Sobietarrak alde egin behar izan zuen bertatik, basea defendatzea zaila zelako. Alde egite horrek, bidea ireki zien alemaniarrei eta hiria setiatu zuten. Honetaz gain, ustezko komunista eta juduen aurkako triskantza eragin zuten.

1944ko martxoaren 9an hiriaren %11 suntsitua izan zen sobietarren bonbardaketak zirela medio. 600 hildako izan ziren. Urte bereko irailaren 18an Estoniako gobernu independentea desegin egin zen, eta soldadu alemaniarrek herrialdea utzi zutenean, Estoniako bandera Pikk Hermann dorrean zintzilikatu zuen gobernu independenteak. Armada Gorria hirian sartu baino lehenago izan zen ekintza, eta honen ondorioz, Estoniaren okupazio sobietarra ilegala izan zela argudiatu izan da. Hain zuzen ere, gobernuak erbestera egin behar izan zuen alde, eta Estoniak ez zuen independentzia lortuko 1991ra arte.

 
Sobietarren defentsa, Tallinnen.

Garai sobietarrean hazkunde ekonomiko eta demografiko handia izan zituen hiriak. SESBko zerealen garraiorako gune garrantzitsua izan zen eta inguruan, elikadurari lotutako hainbat industria eraiki ziren. 1980an, Moskuko Olinpiar Jokoetako estropadak Tallinnen izan ziren.

80ko hamarkadaren amaieran, independentzia lortzeko mugimenduak hasi ziren Tallinnen, eta ekintzarik handiena abesti estoniarren jaialdia izan zen. Gaur egun ere ekintza tradizionala izatera pasatu da jaialdia, herrialdearen nortasunaren ikur baita. Bertan, estonierazko antzinako abestiak kantatzen dira. Jaialdia esangura politiko handia hartuz joan zen eta 1988an 300.000 pertsona bildu ziren. 1990an berriz, 500.000. Ekintza hauek abestutako iraultza bezala ezagutu zena ahalbidetu zuten. Ondorio gisa, Errepublika Baltikoek independentzia eskuratu zuten.

Bigarren independentzia

Berlingo Harresia erori ondoren, Sobietar Batasunetik banandu, eta independentzia lortu zuen Estoniak, 1991ko abuztuaren 20an. 51 urte igaro ondotik, Tallinn berriro izendatu zen hiriburu gisa. Independentziaren ostean, hazkunde ekonomiko handia jasan zuen hiriak, eta eraikuntza modernoak zein bizitegi-guneak egin ziren. 1997an, Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok, Tallingo alde zaharra.

 
Sobietarren omenez, 1975ean eraikitako monumentua. Leningradoko guduan hil ziren soldadu alemaniarren gainean eraikia dago.

2007an istiluak izan ziren hirian, independentzia lortu eta gaur arteko larrienak. Arrazoia honakoa zen: Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan, sobietarren garaipena irudikatzen zuen brontzezko estatua altxatu zen hiriaren erdigunean. 2007an, ordea, Estoniako indar eta defentsa militarren hilerrira lekualdatu zuen Estoniako gobernuak. Hirian istiluak izan ziren bost egunez, polizia eta zenbait hiritar errusiarren artean. Istiluetan hiritar errusiar bat hil zen.

Historikoki, hiru zati izan ditu Tallinnek:

Toompea, Katedraleko muinoa: agintarien tokia izan da iraganean, apezpiku eta Baltikoetako nobleziarekin. Gaur egun, Estoniako gobernuaren, enbaxaden eta egoitzen tokia da. Alde Zaharra, Hiritarren hiria: XIX. mendera arte, hiriaren zati hau ez zen Toompearekin lotuta egon. Erdi Aroko merkataritzaren gunea izan zen. Gatzari esker, hazkundea eta hobekuntzak izan zituen hiriak, Hiria, Alde Zaharraren hegoalderantz zabaldu da. XIX. mendean, hiritarren gehiengoa alde honetan bizi zen jadanik.
Photographies by:
Zones
Statistics: Position
2289
Statistics: Rank
55134

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
157426893Click/tap this sequence: 7133

Google street view

Where can you sleep near Tallinn ?

Booking.com
489.369 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 7 visits today.