Stockholms stadsbibliotek

( Stockholmgo liburutegi publikoa )

Stockholmgo liburutegi publikoa (suedieraz: Stockholms stadsbibliotek) areto biribileko (rotonda) liburutegia da, Gunnar Asplund arkitekto suediarrak eraikian. Eraikina 1918tik aurrera prestatzen hasi zen, Asplund berak parte hartzen zuen komiteetan. Eraikuntza 1924an hasi zen, eta 1928an amaitu. Stockholmgo eraikin nabarmenenetakoa da eta Asplunden lan garrantzitsuenetakoa.

Berez, Suediako lehen liburutegia izan zen kontsultatzeko apalak jendeari irekiak edukitzen. Une hartatik aurrera, irakurleak berak aukera zezakeen zein liburu hartu, liburuzainen aholkurik eskatu gabe. Kontzeptu hau Asplundek proposatu zuen Ameriketako estatu Batuetan izan eta gero, liburutegiko proiektua egiten hari zen garaian. Asplunden inguruan arkitekto eta artista talde bat eratu zen, proiektuan parte hartu zuenak. Bertako altzariak funtzio eta kokapen zehatz baterako egin ziren. Hegoaldean dagoen parkea Asplundek ere diseinatu zuen eta 1931n inauguratu z...Irakurri gehiago

Stockholmgo liburutegi publikoa (suedieraz: Stockholms stadsbibliotek) areto biribileko (rotonda) liburutegia da, Gunnar Asplund arkitekto suediarrak eraikian. Eraikina 1918tik aurrera prestatzen hasi zen, Asplund berak parte hartzen zuen komiteetan. Eraikuntza 1924an hasi zen, eta 1928an amaitu. Stockholmgo eraikin nabarmenenetakoa da eta Asplunden lan garrantzitsuenetakoa.

Berez, Suediako lehen liburutegia izan zen kontsultatzeko apalak jendeari irekiak edukitzen. Une hartatik aurrera, irakurleak berak aukera zezakeen zein liburu hartu, liburuzainen aholkurik eskatu gabe. Kontzeptu hau Asplundek proposatu zuen Ameriketako estatu Batuetan izan eta gero, liburutegiko proiektua egiten hari zen garaian. Asplunden inguruan arkitekto eta artista talde bat eratu zen, proiektuan parte hartu zuenak. Bertako altzariak funtzio eta kokapen zehatz baterako egin ziren. Hegoaldean dagoen parkea Asplundek ere diseinatu zuen eta 1931n inauguratu zen. Liburutegia 1932an amaitu zen, mendebaldeko hegalarekin, eraikinaren itxura laukia betetzen duena.

Stockholmgo liburutegi publikoa izena, gaur egun, eraikin hau eta Stockholmgo liburutegi sistema izendatzeko erabiltzen da. 2 milioi liburu eta 2,4 milioi cassette, CD eta audio-liburu ditu guztira.

Photographies by:
Andrea Serio - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
692
Statistics: Rank
147024

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
643915728Click/tap this sequence: 2239

Google street view

Where can you sleep near Stockholmgo liburutegi publikoa ?

Booking.com
489.300 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 127 visits today.