Stirlingeko gaztelua

Stirlingeko gaztelua (ingelesez: Stirling Castle, Eskoziako gaeleraz: Caisteal Sruighlea) Eskoziako Stirling udalerrian kokatzen den Erdi Aroko gaztelu bat da. A mailako eraikina izendaturik dago.

"Gazteluaren muinoan" (the castle hill) eraikia izan zen, jatorri bolkanikozko gailurra, eta bere hiru ertzeetan zehar pikotxaz landutako amildegiz inguratuta dago. Stirlingeko gaztelua monumentu nazionaltzat sailkatuta dago, eta haren kudeaketa Historic Scotland erakunde espezializatuari dagokio.

Gazteluak Britainiar Gudarosteko Argyll eta Sutherlandeko Highlander Errejimenduaren koartel nagusia eta museoa ditu, nahiz eta errejimendu honek jadanik leku honetan egoitzik ez izan.

Historia

XII. mendean, Eskoziako Independentzia Gerratan, gazteluak Eduardo I.a Ingalaterrakoaren gudarosteen setioa jasan zuen. Historialarien esanetan, setio hori gertatzen ari zelarik lehendabiziko aldiz erabili zen Warwolf izenekoa, inoiz eraiki den gailu harri-jaurtitzaile (fundibuloa) handiena. Ondorioak erabat suntsitzaileak izan ziren.

Gazteluaren eraikin nagusi gehienak XV eta XVI. mendekoak dira, nahiz eta zenbait eraikin antzinagokoak ere badiren, zehazki XIV. mendekoak. Beren aldetik, hirira begira dauden gazteluko kanpo defentsak XVIII. mendekoak dira.

Photographies by:
Statistics: Position
2096
Statistics: Rank
60239

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
637521498Click/tap this sequence: 2961

Google street view

Where can you sleep near Stirlingeko gaztelua ?

Booking.com
489.846 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 11 visits today.