Skye Uhartea (ingelesez: Isle of Skye, Eskoziako gaeleraz: An t-Eilean Sgitheanach, Eilean a' Cheò) Barruko Hebridak izeneko uhartedian dagoen irla nagusia eta Eskoziako bigarren handiena da, Lewis eta Harris ondoren. Lur lehorretik uharte honetara bertaratzeko sarbide nagusia Kyle of Lochalsh udalerrian dagoen Skye Bridge zubia da. Administratiboki Highland eskualdeari dagokio. 1.666 km2-ko azalera dauka eta 2001ean 9.232 biztanle zituen. Halaber, Eskoziako beste uharte batzuk ez bezala, Skye Uharteak bere populazioa handitu du 1991ean.

Historia Historiaurrea

K.a. 7.000 inguruan Mesolito garaiko ehiztari-biltzaileen aztarnak aurkitu izan dira Staffin barrutian. Eskoziako aurkikuntza arkeologiko zaharrenetakoa da hau. Cuillin mendien hegoaldean Neolito garaiko aztarna ugari daude, bai eta Burdin Aroko (k.a. II edo III mendea) gotorleku batzuen hondarrak ere, aipagarriena Dun Ringill.

Historia goiztiarra

Iparraldean piktoak bizi zirela uste den arren oraindik ez da baieztatu. Hegoaldea Dál Riata erresumaren barnean zegoen.

VII eta VIII mendeen artean bertako dinastien arteko borrokak izan ziren harik eta IX mendean Norvegiarrak iritsi ziren arte. Uhartea beraien esku egon zen Pertheko Itunean Alexander III.a Eskoziakoaren esku gelditu zen arte.

Leinuen garaia

Norvegiarren agintaldia amaitzean MacLeod leinua nagusitu zen beste guztien gainetik. Uharteetako Erresuma desegin zenean beste leinu batzuek indarra hartu zuten, MacDonal, MacNeacail eta MacInnes besteak beste, eta MacLeoden nagusitasunaren aurka borrokatu zuten.

1745eko Jakobiten matxinadaren porrotaren ondoren Flora MacDonaldek Charles Edward Stuart erreskatatu zuen hanovertarren eskuetatik eta oso ezagun bihurtu zen Highlandtarren artean. Ondoren etorri zen Highland Clearances (Highlandetako garbiketa) kalte izugarria egin zion Hebridetan sortzen ari zen industrializazioari. Orduan hustu ziren herriek hondarretan diraute oraindik. XX mendean ere biztanleria jeisten joan zen 1891eko 16.000 pertsonetatik 1971ko 7.500etara pasa zen. ordutik aurrera ordea biztanleriak gora egin du poliki bada ere eta gaur egun 2011ko erroldak 10.008 biztanletako datua eman zuen.

Photographies by:
Guillaume.R-B. - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
1640
Statistics: Rank
74533

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
396154287Click/tap this sequence: 2968
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Skye ?

Booking.com
491.711 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 37 visits today.